Irisarriko toberak

Irisarriko toberak Baxe Nabarreko famatuenetarikoak izan dira, Jean-Michel Guicher ikerlariaren bi irisartar informatzaileen arabera. Denbora guti barne, tobera frango antolatu ziren: 1883an, 1914an, (Georges Hérelle)k ikusia), 1921an, 1928an eta 1937an.


Herriko plazan

epaileak eta publikoa Irisarriko plazan (1937)

Epaileak eta publikoa Irisarriko plazan (1937).

Antzezlan hauek besterik ezean eginak ziren. Arau morala haustea akusatuak zirenak, bereziki ezkontza kontuetan, dirua edo arnoa eskaini behar zien gazteei gauazko toberak (tutak eta berdura) ixilarazteko. Errefusatzen bazuten "zorra" gazteei pagatzea, toberak antolatzen ziren herriko plazan.

Prestaketa luze bat

Dantzariak herriko plazan sartzen, 1937ko toberetan

Dantzariak herriko plazan sartzen, 1937ko toberetan.

Herritar andana batek partehartzen zuen toberetan (150-200 arte), denak gizonak. Eta lan handia eskatzen zuen. Jantziak josi, zaldiak eta astoak bildu desfilearentzat. Maiz, Besta-Berriko jantziak baliatzen ziren eta beste batzu alokatzen. Zurginak oholtza egiten zuen eta plaza erdian muntatzen. Erretorraren baimena erosten zen diru truk. Ikusgarri-auzia pagatuz zen eta desfilea Zelai auzotik heldu zen plazara.

Bertsolari eta musikari

Luhosoko Larralde eta Indarteko Larramendy bertsolariak (1937)

Luhosoko Larralde eta Irisarri Indarteko Larramendy bertsolariak (1937).

Bertsolarien lekua nabarmena zen eta garrantzitsua. 1928an, bi bertsolarik parte hartu zuten: Eiheralarreko Larramendy eta Luhosoko Larralde. 1937an, Larramendy berriki zendua baitzen, bere semeak ordaindu zuen eta Larralderekin parte hartu zuen. Bestalde, 1928ko toberetan, azpimarratzekoa da Faustin Bentaberry (1869-1936) musikari ezaguna hor zela.

Iturria : Beñat Etcheverry "Feitero" ren lekukotasuna, Eleketa Ipar Euskal Herriko ahozko ondarearen bilketan bildua.

Bibliografia


Igo



Xabier Itçaina: Lapurdiko toberak


Xabier Itçaina

Xabier Itçaina CNRSeko ikerlariak Toberen gaia zilatu du, batez ere Lapurdi barnealdekoak XIX. eta XX. mendeetan. 2010eko Hartzaro festibalean eman zuen hitzaldiaren pasarte batzu aurkezten dizkizuegu. Hauen errituala, Lapurdiko kasuak, jasan debekuak eta aldaketak, bai eta dantzak zehazki barnatzen dizkigu.