Events

Ibañeta

October 3rd 2008.

THEATRE - Basque language

Place: Larzabale (Manex Erdozaintzi Kolegioa)

Timing: 21:30

Nafarroa Karlomagno-ren tropek okupatzen dutela antzezten ditu Ibañetak. Batzuk okupatzaileari aurre egiten, besteek harekin kolaboratzen. 778 urteko gertakariak. Orreagan Euskaldunen garaipenaren data hain justu, legendari oihartzun eginez, Larzabal-ek 1968-an idazten du, frankismoaren kontrako Euskaldunen erresistentzia armatuaren birsortzearen urtea, antzezlan epiko bat non pertsonaiak garaikideen antza duten. Berrogei urte berantago, gaurkotasun bat agertzen du : Euskaldunek ez dute oraino aterabide bat atzeman ahal izan, herri nortasuna betikotu galdeari erantzuteko eta borroka armatuaren burrunbek segitzen dute. Parean begiratzea hobe.

  • Piarres Larzabal (1915-1988)-ek 100 euskarazko antzezlan baino gehiago idatzi ditu. Larruneko mazelan sortua, bere apaizgoa langileen eta jende xumearen ondoan engaiatuz eraman du. Alemaniar okupazio denborako erresistente izana gaitik, Polonian preso egon zen. Frankismo-tik ihesi eta Euskal Herriaren askatasunaren alde egiten zuten iheslariekin. Anai Artea, iheslarien sostengu elkartearen sortzeko indar guziak eman ditu, hainbat apezkide eta hierarkia katolikotik bereiztea erran nahi bazuen ere. Larzabal Euskaltzaindian sartzen da. Bere obra anitz antzerki klasikoak bihurtu dira, Ibañeta barne.
  • Piarres Larzabal idazleaz gehiago jakiteko, ikus ere http://larzabal.eke.org bloga

Details

Antzerkia ezker pareta aterbetu batean iraganen da. Lo zakuak eta estalgiak onartuak dira. Hobe erreserbatzea: 05 59 37 85 79. Antolatzaileak: HAIZE BERRI (00 33 5 59 37 85 79 ; 00 33 670 635 394) & ARTEDRAMA (Ander Lipus, 00 34 663 808 176)


Calendar

 November - 2008
MTWTFSS
  1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Subscribe to our events newsletter

Every week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.
Subscribe now!