EventsItziar Gomez-SarasolaMEETING - LiteraturePlace: Senpere (Larraldea) Timing: 9:30 - 17:30 Itziar Gomez-Sarasola,1964 urtean Donostian sortua, haurzaroa eta gaztaroa, Errenteria eta Pasai Donibanen, buraso eta sei anai arreben artean iragan du, eta, dio : bere etxea beti biziaz betea izan dela ! Gaur, bere kabia Irun-en kokatua du. Bi alaben ama, hauetaz dio "hauk dira nire bizitzaren giltzak". Zuzenbide eta Kazetari ikasketetan aritua.Euskal Telebistaren sorrerak bere lan mundurako urratsak bideratu zituen eta bikoizketan hasi zen oso gaztetan, gero gidoiak (escenarioak) hamar urtez egokitzen ere. Telebistan aurkezle, irratian berri emaile, beti hitzaren ibiltari, idazle griña beti barnean. Gaur egun aktore zuzendari lanetan dihardu, Goenkale telesailean dela, Balbemendin dela. "Idazle eskola"-ko partaide, "Idazten" eta "Luma berrien eleak" argitalpenetan testo askoren sortzailea da Itziar Gomez-Sarasola . Egitaraua
Details"Maite ditugun olerkariak" zikloaren karietara. |