EventsKoldo Zubeldiaren egunaMEETING - PoetryPlace: Senpere (Larraldea) Timing: 9:30 “Maite ditugun olerkariak” sailaren barnean. Koldo Zubeldia, Zaldibian sortua, duela 52 urte, euskara irakasle tituluduna, itzultzaile bezala jardun, azken urte hautan, antropologiako ikasketak egiten ari da. "Hatsa-ren Poesia "bilduman parte hartzaile suarra "Alamartxo ahantzia " deitu olerki liburua argitaratu zuen 2005 urtean,eta ,"Sentimenduen erresuma" 2007 urtean. Azken egun hauetan, hirugarren liburu bat "Ehotako fantasien errota", autoedizio moduan bururatzen ari da, eta, hau, "Maite ditugun olerkariak " sailaren karietara lehen aldikotz aurkeztuko du. Liburu horretaz dio: "Aurkituko dituzuen trantze txar askotatik ehotako fantasien inguruan ibili eta gero ondo eta sendo errotutako sentimendu sakon eta poetiko batzuetara ,hausnarketa zonbaiten bidez iritsi naiz "Ehotako fantasien errota"ra..." Egitaraua : Goizean oinezko ibilaldi bat Sarako harpe eta Axuria mendiaren inguruan, (elgarretatzeko hitz ordua, Amotz-Larraldean 9:30etan. Ordu bietan Bazkaria, Larraldean (15 Eurotan). 4ak eterdietan , Larraldean : Koldo Zubeldiaren olerki-emanaldia , bai eta, "Ehotako fantasien errota" bere liburuaren aurkezpena(zabaldua nahi duten guzieri) DetailsIzenak eman behar dira, deituz, azaroaren 19a baino lehen, hatsaelkartea@aol.com helbide elektronikora edo 05 59 54 11 43 (Hegoaldetik 0033 559 54 11 43) telefonora. |