Barkoxeko pastoralaz mintzaldia eta kantuakHITZALDIAK - AntzerkiaTokia: Baiona (Euskal Museoa) Ordutegia: 18:00 Barkoxeko herria zainetan da. Herritar guziak, uztail ondarrean plazaratuko duten pastoralaren apailatzen hortzez eta haginez ari dira. Xahakoa deitzen den pastoralak Alexis Etchecopar "Attuli" kantugilearen obra argitan ezartzen du. "Attuli" Barkoxen bizi izan zen joan den mendean. Euskal kultur erakundeak gomitaturik, pastoraleko eragile nagusiek mintzaldi bat eskainiko dute, pastoraleko kantuak ere entzuten ahalko direlarik. Parte hartuko dutenak : Patrick Queheille, idazlea, Jean-Fabien Lechardoy, errejenta, Jean-Noël Pinque, süjeta, Jean-Marie Haritchabalet eta Lucien Larraus Mattin eta Xalbador bertsularien errolak eginen dituztenak. Patrick Queheille, lehenik idatzi duen pastoralaz ariko da eta Etxahun elkartearen berri emanen du, 1962tik eta gaur egun arte, hamabost ikusgarri apailatu baititu (maskaradak, pastoralak, kantu eta dantza emanaldiak). Jean- Fabien Lechardoy errejentak esplikatuko ditu Kristien eta Turkoen arteko keinuen eta mugimenduen diferentziak, satanen presentzia, guduken erranahia eta beste. Bi lekukotasunak euskaraz eta frantsesez izanen dira. XehetasunakEuskal kultur erakundeak antolatua, Baionako Euskal Erakustokiaren partaidetzarekin. Sartzea urririk.
Antolatzailea: Euskal kultur erakundea. Kultura agenda zure e-postara
Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. Harpidetzaz gehiago jakin [+] Egutegia
Herriz herriHerriz herri, Iparraldeko 158 herrietako euskal kulturaren agenda.
Gertakari bat proposatu!Saiatzen gira ahal bezainbat gertakari sareratzera bainan gertatzen zaigu zonbait gertakariz jakinean ez izatea. Gertakari baten berri eman nahi baduzu igor mezu bat hona agenda@eke.org edo bete ondoko formularioa. Aldiz onartua izateko gertakari horrek zonbait irizpide bete behar ditu. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||