Maddi ZubeldiaKONTZERTUAK - KantuaTokia: Hendaia (Abbadiako Jauregiko kapera) Ordutegia: 19:30 Jatorriz Gipuzkoarra, Maddi Zubeldia Ziburun bizi da. Xano Urtxegi eskusoinulariak, Txomin Arizaga gitaristak eta Arkaitz Miner bibolinjoleak lagundurik ari da. Bere konposaketak eskaintzen ditu, baita Euskal Herriko zein atzerriko zonbait kantu herrikoi ere. Arrats honetarako, bidaiatxo poetikoa eskainiko dizue, Mikel Laboari omenaldi batekin hasirik, Antonio Machadorekin urrats batzuk eman, irlandar erlaitzetan geldiunea egin, Jean Renoirrekin Pariseko karrika euritsuetan barna ibili, tartean berak sortutako xokoak ezagutaraziz, hizkuntza batetik bestera, emozio batetik bestera. XehetasunakEuskal kultur erakundeak, Hendaiako Herriak eta Abbadia Fundazioak antolatu Kaperan a Kapela zikloaren barnean.
Partaidea:Euskal kultur erakundea. Kultura agenda zure e-postara
Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. Harpidetzaz gehiago jakin [+] Egutegia
Herriz herriHerriz herri, Iparraldeko 158 herrietako euskal kulturaren agenda.
Gertakari bat proposatu!Saiatzen gira ahal bezainbat gertakari sareratzera bainan gertatzen zaigu zonbait gertakariz jakinean ez izatea. Gertakari baten berri eman nahi baduzu igor mezu bat hona agenda@eke.org edo bete ondoko formularioa. Aldiz onartua izateko gertakari horrek zonbait irizpide bete behar ditu. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||