Baionako bisita euskarazANIMAZIOAK - OndareaTokia: Baiona (Abiatzea : Euskal Erakustokia) Ordutegia: 17:00 Gidaria : Lucien Etxezaharreta.
«Erromatarrek Lapurdum deitzen zuten hiriak ondare guziz aberatsa du. Ibai gune batean kokatu hiri nagusian ibiliz, hogei menderen laburpena ikusten da. Katedraleko gune zaharraren inguruan gotorlekuaren harresiek hiriaren handitzea kondatzen dute. Vaubanen harresi ikusgarriek luzaz gerizatu hirian, Baiona Handia eta Ttipia kokatzen dira, azken honek euskal munduari asko eman diolarik. Oinez ibiliz Pizkunde denboratik hogeigarren mende artinoko arkitektura ezberdinak agertzen dira, portu komertzioak markatu eskualdean. Geroari buruz itzultzen den hiria sortzen ari da, karrikak arramoldatuz, berriz topagune bilakatuz, egoitzak apainduz, komertzio berri bat bideratuz. Begirada zabalean, jendearen neurriko hiri nagusi baten ikuskizuna dakar ibilaldiak". Lucien Etchezaharreta, jakitate handiko kazetari aparta, Maiatz aldizkariaren sortzaile eta kudeatzailea, Baiona hiria hobeki ezagutarazteko presuna zinez egokia. XehetasunakEuskal kultur erakundeak eta Baionako Hiriak antolatua, Ondarearen Egunen karietara.
Partaidea:Euskal kultur erakundea. Kultura agenda zure e-postara
Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. Harpidetzaz gehiago jakin [+] Egutegia
Herriz herriHerriz herri, Iparraldeko 158 herrietako euskal kulturaren agenda.
Gertakari bat proposatu!Saiatzen gira ahal bezainbat gertakari sareratzera bainan gertatzen zaigu zonbait gertakariz jakinean ez izatea. Gertakari baten berri eman nahi baduzu igor mezu bat hona agenda@eke.org edo bete ondoko formularioa. Aldiz onartua izateko gertakari horrek zonbait irizpide bete behar ditu. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||