Iparraldeko festibalen eta kultur ekitaldien gida

Iparraldean urtean zehar iragaiten diren festibalen eta kultur ekitaldien gida, betiere euskal kultura baloratzen dutenak hobetsiz, proposatzen dizuegu hemen. Hitz ordu horiek mota anitzetako festibalen eta egun bateko ekitaldi kulturalen artean banatzen dira.

 


Otsail ostegunak

Programazio nagusia: Literatura | Hitzaldiak

"Otsail ostegunak" Zabalik elkarteak otsaileko ostegun guziz antolatzen duen hitzordu sail bat da. Helburu bikoitzarekin: pentsamendua eta ezagutzaren inguruko eztabaidak eta topaketak bultzatzea eta euskararen erabilera ... Gehiago irakurri

 

Hartzaro

Programazio nagusia: Arte mota askotako programazioa

Uztaritzeko Hartzaro festibalak Euskal Herriko Ihauteriak bizi berritzen ditu, mendeetako tradizioa sorkuntza artistikoarekin uztartuz. Xedea zera da : ondare hori herriko biztanle berriei eta haurrei helaraztea.

Gehiago irakurri

 

Bi Harriz Lau Xori

Programazio nagusia: Musika | Antzerkia | Dantza | Zirkoa

"Bi Harriz Lau Xori" festibalean ari diren artisten lanek euskal kulturarekin zerikusia dute : euskal kulturaren eragina ukan dezakete, kultura horren inguruan gogoeta dezakete, horren oinordekoak izan daitezke edo/ta euskara ... Gehiago irakurri

 

Emazteen artea

Programazio nagusia: Arte bisualak

Itzal aktiboa elkartearen ekimenez "Emazteen artea" zikloak Euskal Herrian bizi diren eta lan egiten duten emazte artisten obren ezagutaraztea du xedea, erakusketa kolektibo baten karietara. Azpimarratzekoa da bisitaren ... Gehiago irakurri

 

Martxoko etiopikoak

Programazio nagusia: Arte mota askotako programazioa

Ezkandrai elkarteak Baionan antolatzen dituen topaketa artistikoak, Euskal Herrikoak nahiz mundu gaindikoak (musika, dantza, kantua, olerkia, arte plastikoak...) "Baiona, munduko kale" lemapean.

Gehiago irakurri

 

Baigorriko kulturaldia

Programazio nagusia: Arte mota askotako programazioa

1979an sortu zenetik, Baigorriko Basaizea elkartea izan da Euskal Herri barnekaldeko kultura gertakari nagusienetarik bat den "Baigorriko kulturaldia"-ren bultzatzailea. Kultur egitarau honek tokiko elkarte dinamikan ... Gehiago irakurri

 

Euskal Bide Arteak

Programazio nagusia: Arte mota askotako programazioa

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, Bidarteko Herriko Etxeak Euskal Bide Arteak deitu euskal kulturaren festibala antolatzen du apirila hasieran. Trukaketa, ezagutza eta bizikidetasuna oinarri dauzkan ... Gehiago irakurri

 

Hatsaren poesia

Programazio nagusia: Literatura

1998az gero, urtero Senperen, (apirileko lehen igandean) olerki egun hori ospatzen da, olerkarien artean bazkalduz, irakurketa bat eginez eta aurkeztuz olerki bilduma berezi bat. Bilduma hori idekia da, banaketarik gabe, ... Gehiago irakurri

 

Xarnegu Eguna

Programazio nagusia: Musika

"Xarnegu Eguna" trukaketa kulturaletan oinarritzen den musika ekitaldi bat da. Aldi berean, euskal kulturaren eta euskararen presentziari toki handia egin nahi dion gertakaria da. Bardozeko gaztetxeak eta Bardezko elkarteek ... Gehiago irakurri

 

Nafarroaren Eguna

Programazio nagusia: Arte mota askotako programazioa

"Nafarroaren Eguna" Nafarroako mugetatik askoz urrunago famatua den hitzordu nagusia Baigorriko kulturaldiaren hitzordurik ezagunena da. Ospakizunak ... Gehiago irakurri

 

Sarako Idazleen Biltzarra

Programazio nagusia: Literatura

Sarako Idazleen Biltzarra antolatu zen lehen aldikoz 1984ko Bazko astelehenez. Hastapenetik xede bera zuen: egun berean, toki batean, Euskal Herrian bizi edo honetaz ari diren idazleen biltzea, euskaldunak izan ala ez. Sarako ... Gehiago irakurri

 

Dantzari Ttiki

Programazio nagusia: Dantza

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak Dantzari Ttiki antolatzen du urtero, Iparraldeko herri edo hiri batean. Euskal dantza tradizionalean ikasten ari diren haur eta gaztetxoak biltzen ditu ekitaldi honek.

Gehiago irakurri

 

Otxote festibala

Programazio nagusia: Kantua

Otxoteak zortzi kantariz osatzen dira eta Hego Euskal Herrian sortu ziren 1930 hamarkadan. 1975 urteetan ahantziak izan ondoan, Kanboko ARRAGA abesbatzak bizi berri eman die 2000 urtean Otxote festibala antolatuz.

Gehiago irakurri

 

Herri Urrats

Programazio nagusia: Arte mota askotako programazioa

Herri Urratsen helburua dirua biltzea da, Seaskak obrak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak lagunt ditzan. Horrez gain, besta kulturala da, Iparraldeko euskaldun guzien hitzordu nagusia.

Gehiago irakurri

 

Müsikaren Egüna

Programazio nagusia: Musika | Kantua

Urte oroz Urdiñarben kurutzatzen dira herrialde ttipi eta kultura minoritateak. Horrez gain, Bil Xokoa elkarteak leku bat uzten dio eztabaidari.

Gehiago irakurri

 

Hernandorena saria

Programazio nagusia: Bertsularitza

Teodoro Hernandorena (1898-1994) bertsozaleak lan handia egin zuen bertsolaritzaren sustapenean Iparraldean. Bera izan zen, besteak beste, Martin Treku Mattin eta Ferdinand Aire Xalbador bertsolariak plazara atera zituena. ... Gehiago irakurri

 

Dilin Dalan festibala

Programazio nagusia: Haurrentzako ikusgarriak

Dilin Dalan Heletan antolatua den haur eta familiendako festibal bat da. Amets, pausa eta partekatze momentu bat da, ikusgarri batzuen (txotxongilo, antzerki, kantu), esku-sorkuntza tailer batzuen eta erakusketa batzuen ... Gehiago irakurri

 

Le Mai du Théâtre - Hendaia

Programazio nagusia: Antzerkia | Karrikako artea

Bizikidetasunean eta besta giroan, Mai du Théâtre ekitaldiak haurrak eta heldu guziak karrika arteak deskubritzera gomitatzen ditu. Publikoari harrera goxo bat eskaintzen zaio kanpoko agertoki batzuetan eta otordu karpa ... Gehiago irakurri

 

Mai en scène festibala

Programazio nagusia: Antzerkia | Karrikako artea

Frantziatik eta Hego Euskal Herri guzitik etorri antzerki, zirko eta musika emanaldi frangok Mauleko auzoak animatzen dituzte lau egunez. Juglare lanek, arte plastikoek, karrika ikusgarriek eta mota desberdinetako antzerkiek ... Gehiago irakurri

 

Maiatz-en solasaldiak

Programazio nagusia: Literatura

Maiatz-en solasaldietan, euskal idazleek eta literatur zaleek biltzeko parada dute. 2010eko edizioan, beste hizkuntza batzuetako literatur aldizkariak gomitatuak izan dira eta Mahmud Darwich olerkari palestinarra omendua izan ... Gehiago irakurri

 

Jokoz Kanpo

Programazio nagusia: Karrikako artea

Ekitaldi honen bidez, Pinpulka elkarteak karrikako arteak nahi ditu garatu, beren adierazmolde ezberdinetan, publikoarekiko hurbiltasuna lantzeko asmoarekiin.

Gehiago irakurri

 

Antzerki Astea

Programazio nagusia: Haurrentzako ikusgarriak | Antzerkia

Ikasturtean zehar, eskolako zenbait klasek antzerkia (eszenazioa, gorputz espresioa, olerkigintza, euskara) lantzen dute, Frantxoa Cousteau Bordaxuri Konpainiako antzezlearen eskutik. Aste batez, arrats guziz, Itsasmendi gelan ... Gehiago irakurri

 

Faim de Travaux tailerrak

Programazio nagusia: Antzerkia

Tailer bakoitza, Chimères taldeko antzezle profesional batek kudeatzen du, taldearen egitasmo artistikoan oinarriturik. Benetako ikusgarri baldintzetan aurkeztua den festibala !

Gehiago irakurri

 

EHZ festibala

Programazio nagusia: Musika

Euskal Herri mailako kultur eragile alternatiboen (musika, dantza, antzerki, tindu, bideo, argazki, bertsolaritza, kirola, literatura) topagune ezin hutsegina da EHZ festibala. Tokiko edo kanpoko kultur eragileen adierazpen ... Gehiago irakurri

 

Dantz'Hadi festibala

Programazio nagusia: Dantza

Bi egunez, Tximeleta elkarteak antolatzen duen Dantz'Hadi festibalak Euskal Herriko eta munduko dantza herrikoien iniziazioa eskaintzen du, bai eta dantzaldi bat arratsean. Parada ederra emana (urririk) dantzan aritzea maite ... Gehiago irakurri

 

Gauargi festibala

Programazio nagusia: Dantza

Gauargi festibaleko protagonistak haurrak dira. Aste batez, mundu guzitik jin haurrek beren kultura ezagutarazten dute dantzaren bidez. Ari dira edo oholtza gainean edo karriketan, Ezpeletan eta Kanbon.

Gehiago irakurri

 

Festival de Basse Navarre

Programazio nagusia: Musika

Baxenabarreko festibalean, organo, koru eta soinu-tresna taldeen kontzertuetaz gain, Orgue en Baigorri elkarteak lekuko ondarean oinarritzen diren animazioak proposatzen ditu ere bai.

Gehiago irakurri

 

Errobiko festibala

Programazio nagusia: Musika | Kantua

Errobiko Festibala arte mota ezberdinak uztartzen dituen kultura gertakari bat da. Musika estilo anitz nahasten ditu (ohiko musikak, jazza, klasikoak, garaikideak, etab.), kantua, dantza, antzerkia, ipuingintza, olerkigintza, ... Gehiago irakurri

 

Balea Pop

Programazio nagusia: Musika | Arte bisualak

Moï Moï elkarte berriak bere lehen festibala aurkezten du Getari-ko museoan eta parkean baita ere Donibane Ziburuko gaztetxean. Euskal Herriko eta kanpoko artista batzuk gonbidatuak dira arte garaikidearen inguruan. ... Gehiago irakurri

 

Bidasoafolk Festival

Programazio nagusia: Musika | Kantua

Bidasoa Folk festibala Hendaia, Irun eta Hondarribi mugaldearen udako ekitaldi bakarra da. Jaialdi hortan toki askotariko artistak biltzen dira kalitatezko kontzertuak eskaintzeko publiko guztientzat. Emanaldi guztiak urririk ... Gehiago irakurri

 

Uso Pop

Programazio nagusia: Musika

Publiko guziendako antolatu gaurko musiken festibala. Sarako mendialdean antolatua izanik, naturaren ezagutza bultzatu nahi duena ere bai.

Gehiago irakurri

 

Argazkiaren Biltzarra

Programazio nagusia: Argazkilaritza

Urtero, Donibane Garazin, Argian elkarteak argazki biltzarra antolatzen du. Gertakari honen oinarrian publiko zabalari luzatu argazki-lehiaketa bat dago. Biltzarrren karietara ikastaldiak eta erakusketak proposatuak dira ere ... Gehiago irakurri

 

Le Temps d'Aimer

Programazio nagusia: Dantza

Festibal honek estetika eta hizkera desberdineko konpainiak biltzen ditu, guziek 1990etik honera festibal honen berezitasuna egiten duen dantzaren plazerra partekatzen dutelarik.

Gehiago irakurri

 

Dantza Hirian festibala

Programazio nagusia: Dantza

Dantza Hirian, mugaz gaindiko festibala ibiltari bat da dantza antzokietatik karriketara eraman nahi duena. Gisa horretan, oinezkoek dantza garaikidearen ezagutza egiten dute (dohainik) ibilki diren hiriguneetan.

Gehiago irakurri

 

Iparraldeko bertsulari xapelketa

Programazio nagusia: Bertsularitza

"Iparraldeko Bertsolari Txapelketa" edo "Iparraldeko Bertsulari Xapelketa" 2008ko udazkenean antolatua izan da lehen aldikotz. Ordurarte Ipar Euskal Herriko bertsulariek Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen zuten. ... Gehiago irakurri

 

Baiona Festibala

Programazio nagusia: Arte mota askotako programazioa

Baiona Festibalak herrikoia eta kultur anitzetakoa izan nahi du (Hizkuntzen eta kulturen besta, Lehiaketa gastronomikoa, musika, zirkoa, dantzak, gazteendako animazioak...). Ondorioz, ekitaldi honek Ipar Baionako auzo ... Gehiago irakurri

 

Hazparneko Kultur Astea

Programazio nagusia: Arte mota askotako programazioa

Eihartzeak, bere bi urteroko kultur astean, artistak, tokiko eragileak, elkarteak, eskolak eta herritarrak batzen dituen momentu artistiko azkar batzu proposatzen ditu.

Gehiago irakurri

 

Mutxikoaren Eguna

Programazio nagusia: Dantza

1979 urteaz geroz, Mutxikoaren eguna antolatua da, lehenik Betti Beteluren omenez, hunek baititu euskal jauziak berpiztu. Omenaldiaz gain, mutxikoei eta euskal dantzari orohar ohore egina zaio, besta giroan.

Gehiago irakurri

 

Les Translatines

Programazio nagusia: Antzerkia

Ipar Euskal Herriko hiri nagusiek Espainiako eta Hego Ameriketako sorkuntza eszenikoari zuzendu Europa mailako festibal bakarrenetakoa errezebitzen dute.

Gehiago irakurri

 

Rencontres Improbables

Programazio nagusia: Musika | Dantza | Arte bisualak

"Les Lézards Qui Bougent" konpainiak antolatu "Rencontres Improbables" festibalean, Baionako, Angeluko edo Biarritzeko toki desberdinetan iragaiten diren performantzak prezia daitezke.

Gehiago irakurri

 

Txotxongilo egunak

Programazio nagusia: Txotxongiloak

Txotxongilo egunak 1990ean sortu ziren, hiru ezaugarriekin: emanaldi guziak euskaraz emanak dira, ikusgarriak 4 egunez eskoletako haurrentzat dira eta euskarazko sorkuntzak sustengatzen ditu. Aste batez, 6 edo 8 taldek parte ... Gehiago irakurri

 

Xiru festibala

Programazio nagusia: Musika | Antzerkia

Musika topaketa hauek 1990ean sortu ziren Xiberoan, euskal kultura beste tokietako kulturekin eta beste mota batzuetako arteekin harremanetan jartzeko asmoz. Harreman horiek gauzatzen dira artistak gomitatuen kontzertuak ... Gehiago irakurri

 

Gidaren helburua

Euskal kultur erakundeak gida honen bidez Iparraldeko euskal kulturari toki bat egiten dioten Iparraldeko ekitaldi eta festibala nagusiak aurkeztea du xede.

Gida hau publiko zabalari eta Euskal kultur erakundearekin harremanetan diren Iparraldeko, Hegoaldeko nahiz Frantziako kultura egitura, herriko etxe eta elkarteeri zuzendua da.

Hiru gida osagarri

Artisten errepertorioa
Iparraldeko artisten harreman-datuak

Sorkuntzen katalogoa
Ikuskizunen aurkezpenak, harremana...

Aretoen gida
Gelen ezaugarriak eta kokapena...