Agendaren irizpideakGure agenda Iparraldeko euskal kulturaren agenda da. Iparraldean antolatuak diren euskal kulturaren inguruko gertakariak plazaratzen ditu. Gertakariak argitaratzerakoan bi irizpide nagusi hartzen ditugu kondutan: kokapena eta euskal kulturarekilako lotura. Kokapena: onartuak dira Ipar Euskal Herrian gertatzen diren ekitaldiak edo Euskal Herrian antolatuak direnak baldin eta Iparraldeko euskal artistak ari badira karia horretara. Euskal Herritik kanpo ibiltzen diren Iparraldeko euskal artisten berri ematen ahal dugu ere agendako atal berezi batean baldin eta proposatzen dituzten ikuskizunek euskal kulturarekin zerikusirik badute. Gaia: onartuak dira euskal kulturarekin zerikusia duten gertakariak.
Onartuak dira:
OharrakGertakariaren eta euskal kulturaren arteko lotura ez delarik begi bistakoa beste kriterio batzu aztertzen ditugu ere, eta bereziki euskarari egiten zaion tokia, bai komunikazio arloan (afitxak, webgunea...), bai animazio arloan (haurrekilako lanak...). Euskal kulturarekin loturarik ez duen ekitaldi baten barnean antolatua den euskal talde baten kontzertua adibidez agenda sar daiteke. Aldiz, kasu honetan taldearen izena emana izanen da agerian eta ez ekitaldiarena. ".. ekitaldiaren kari" bezalako erranaldiarekin emanen da antolatzailearen berri. Besteak beste onartzen ez ditugunak agendan:
Oroit agenda ez dela euskal kultur aktualitatearen berri emateko dugun tresna bakarra. Albiste laburrak ere hor daude. Liburu edo disko baten argitaratzea albiste labur batez aipa ditzakegu adibidez. Gurekin harremanetan jarri edo zure informazioa bidal xehetasun gehiagorentzat. Kasu guzietan Euskal kultur erakundea gertakari batzuren ez argitaratzeko eskubidea atxikitzen du www.eke.org atariaren edukien erantzule izanik.
Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |