Euskal kulturaren berriak
Otsail ostegunez kultura solas, euskarazZabalik elkarteak lau hitzaldi antolatzen ditu otsail honetan, Donapaleun. Ostegunero hizlari bat gonbidatua da gai baten jorratzera euskaraz. Aurten, euskal nortasuna, kultura eta turismoa, Hego Amerika eta euskarazko literatura izanen dira aipagai. Gehiago irakurri... »
Kultura ondarea egitasmo kolektibo baten iturriPartaidetza aktibo bat osatu da Ahetzeko latsarriaren zaharberritzearen karietara, formakuntza profesionalaren alorrean, enplegu munduan eta euskal kulturgintzan ari direnen artean. Hau dena herriko ikasleen baita adineko jendeen ekarpena baloratuz. Gehiago irakurri... »
Xabier Amuriza Biarritzeko MediatekanXabier Amuriza bertsulari eta idazle bizkaitar ospetsuak bere euskarazko eleberri berria aurkeztuko du urtarrilaren 23an, larunbatarekin, arratsaldeko 16:00etan Biarritzeko mediatekan. 1960-1970 urteetako Frankismo garaiko lekukotasun pertsonal bat... Gehiago irakurri... »
Larraineko gazteen maskaradaAurten, Larraineko gazteek antolatzen dute urtarrilaren 17tik apirilaren 25a arte Zuberoko herrietan barna ibiliko den maskarada. Usaian bezala, lehen emanaldia eta azkena beren sorterrian emanen dute eta Zuberoako beste 12 herritan ibiliko dira. Gehiago irakurri... »
Urte berri on!Euskal kultur erakundeko lan taldeak urte zoriontsu bat opa dizue. 2009ko urtean zehar, Iparraldean, euskal kulturaren arloan (animazio kulturalak, ondarea, sorkuntza artistikoa...) gertatu diren zonbait gertakariz oroit gaitezen argazki batzuen bidez... Gehiago irakurri... »
Amikuzeko ahozko memoria sareanEuskal kultur erakundeak Amikuzeko eskualdean bildu lekukotasunen bideo zatiak oraidanik sarean daude. Ahozko memoriaren altxor horiek lekukoen biografiez, bideo zatien laburpenez eta argazki zaharrez aberastuak dira gainera. Gehiago irakurri... »
Olentzero, eguzkiaren itzuleraren iragarleaBeñat Amorenak Olentzeroren inguruan asmatu eta zuzendu "Olentzero, badator" karrikako eta gaueko ikusgarri ibiltaria, lehen aldiz aurkeztua izanen da 2009ko abenduaren 20an, igande arratsaldeko 18:00etan, Baionako karriketan. Gehiago irakurri... »
Tasio, ikazkin baten ixtorioaHainbat animazio antolatuak dira Olentzerok Baionan eginen duen bisitaren inguruan. Hala nola, Nafartar ikazkin baten bizia kontatzen duen Montxo Armendáriz-en "Tasio" filma euskaraz ikusten ahalko da abenduaren 15ean, 20:30etan Atalante zinegelan. Gehiago irakurri... »
Zortzi bertsulari, txapel bakarra2009ko abenduaren 13an, zazpi izanen dira, Andoni Egaña txapeldunari txapela kentzen saiatuko diren bertsulariak. Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala Barakaldoko BEC aretoan iraganen da 13.000 jenderen aitzinean. Gehiago irakurri... »
Iparraldeko idazleak eta artistak DurangonAurten ere, ipar Euskal Herriko disketxeen eta argitaletxeen ekoizpenak ongi ordezkatuak izanen dira Durangoko Azokan. 2009ko abenduaren 4tik 8ra iraganen den liburu eta disko azoka hau, urtero iragaiten den euskal kulturaren hitzordu nagusia da. Gehiago irakurri... »Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe. FESTIBALA - DANTZAANIMAZIOA - ZINEMAAnder 2010eko otsailaren 9a HITZALDIA - GIZARTE-ZIENTZIAKBuhamien eragina Euskal Herriko ihauterietan 2010eko otsailaren 10a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAJuglarea, Puta eta Eroa 2010eko otsailaren 11a HITZALDIA - GIZARTE-ZIENTZIAKGaurko kultura, turismoa ote ? 2010eko otsailaren 11a ANIMAZIOA - MUSIKAKiki Bordatxo 2010eko otsailaren 12a KONTZERTUA - MUSIKAIslaia 2010eko otsailaren 12a HITZALDIA - IHAUTERIAKThierry Truffaut 2010eko otsailaren 12a ERAKUSKETA - ARTEAChristiane Giraud eta Jesús Echevarria ERAKUSKETA - IHAUTERIAKERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - MULTIMEDIAERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - ARTEAOndoko gertakari guziak |