Euskal kulturaren berriak
Ihauterien garaia badator !Ihauterien garaia hemen dago. Ipar Euskal Herrian, ezinbestekoa bilakatu den Uztaritzeko Hartzaro festibalaz bestalde, hitzordu anitz antolatuak dira, hala nola euskal ihauterietan adituak diren bi pertsonen hitzaldiak : Beñat Zintzo-Garmendia eta Thierry Truffaut, ihauterien historiaz eta bilakaeraz arituko zaizkigunak. Gehiago irakurri... »
Ikusgarrigintza alorreko deialdia2011n arte bisualen alorrean Hogei'ta labelaren kari eraman ekimen arrakastatsuari jarraikiz, Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartu dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan. Gehiago irakurri... »
''Txerri'' filma Irisarrin ikusgai2012ko urtarrilaren 21ean, Bertrand Dezoteux-en Txerri filma ikusgai izanen da Irisarriko Ospitalia zentroan. Euskal kultur erakundearen Hogei'ta labelaren karietara egin laburmetrai honentzat, egileak herritarren laguntza ukan du. Gehiago irakurri... »
Dantzaren inguruko "Begirada Gurutzatuak"2012ko urtarrilaren 13tik 15era, dantzaren inguruko "Begirada Gurutzatuak" egunak iraganen dira Biarritzen. Malandain Ballet Biarritz-eko mugarik gabeko ikerketen Koreografia Laborategiak eta Bilboko Fundición aretoak antolaturiko hiru egun horietan, Natxo Montero eta Organik dantza konpainiak gomitatu dituzte. Gehiago irakurri... »
''Itsasturiak'' erakusketa Baionako artxibotegianDonibane Lohizuneko aurkezpen arrakastatsuaren ondotik, marinelen memoria ohoratzen duen Euskal kultur erakundearen erakusketa ibiltari berria Baionako artxibotegian izanen da ikusgai hiru hilabetez, 2011ko abenduraren 2tik 2012ko otsailaren 29ra hain zuzen. Gehiago irakurri... »
Olentzeroren esperoanNeguburua hurbiltzearekin batera, Olentzero bueltan da. Euskal Herriko hiri eta herrietan zehar igaroko da, haurren eta helduen atseginerako. Bestalde, lehen aldikotz Baionan, "Olentzero Park" animazio parkea antolatuko da, abenduaren 17tik 19ra, Lauga gelan. Gehiago irakurri... »
Euskal kultura arte bisualen ikuspegitikEuskal kultur erakundearen "Hogei'ta" proiektu deialdi kari hautatuak izan ziren bi artisten sorkuntzen ezagutzeko parada izango da Baionan urtarrilaren 15a arte. 3D unibertsoan murgilaraziko gaituen Bertrand Dezoteux-ren lana "Le Carré" aretoan izanen da ikusgai. Nader Koochaki-ren bideo eta argazki instalazioa aldiz Euskal Museoan. Gehiago irakurri... »
Euskal musikaren inguruko hitzordua AngelunAbenduaren 6tik 31era, Angeluko Liburutegia eta Euskal kultur erakundea elkartuko dira euskal musiken ezagutarazteko "Musiketan" zikloa antolatuz. Kontzertuak, topaketak, erakusketak eta film emanaldi bat izanen dira egitarauan. Gehiago irakurri... »
46. Liburu eta Disko Azoka DurangonAbenduaren 4tik 8ra Gerediaga elkarteak antolatu Durangoko Disko eta Liburu Azokaren 46. edizioa ospatuko da. Iparraldeko argitaletxeek ere haien ekoizpenak aurkeztuko dituzte bertan Euskal kultur erakundearen laguntzarekin. Gehiago irakurri... »
Euskal kultura Google + sareanBadu hilabete batzu Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko kultura biziaren berri hedatzen duela sare sozial nagusietan. Berriki, informazio horiek Google + plataforma berrian atxeman daitezke ere. Gehiago irakurri... »Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |