Euskaldunen Argentina AmikuzenHeldu den urria 5a arte, Euskaldunen Argentina erakusketa ikusten ahal da Amikuzeko mediatekan. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Euskal kultur erakundeak, Euskal Argentina elkarteak eta Baxe Nafarroako erakustokiaren lagunek sortu erakusketa honek Atlantikoaren zeharkatzera gonbidatzen zaitu Argentinako Euskaldunen ezagutzeko.
Eskoletako sartzearekin batera, Donapaleuko kantonamenduko ikastetxeetako haurrek erakusketa horren ezagutzeko parada ukanen dute. Bestalde, iraila guzian, Argentinari buruzko eleberri, dokumental, CD eta DVD hautaketa bat proposatua da erakusketaren osagarri bezala. Horretaz gain, ekitaldi ezberdinak antolatuak dira gai honen inguruan : Buruilaren 9an, ostiralez, 20:30etan Donapaleuko Zerbitzu publikoen etxean (mediatekaren ondo-ondoan) : Amikuzeko lekukoen oihartzunak. Euskaraz eginen den lehen gaualdi honetan Baxe Nafarroako Erakustokian artoski atxikia den Apheça fondoa aipatuko da. 1856tik goiti, Emigrazio agente horrek ehundaka amikuztar lagundu zituen Argentinara joaten. Fondo honen transkripzioaz arduratzen den bolondres multzoak ikerketak eginak ditu Mithiriñan, Lukuzen, Garruzen, Uharte-Hirin, Landibarren eta Donaixti-Ibarren. Dokumentu batzu atxeman ditu. Gaualdi horretan, lana zertan den aipatua izanen da eta gero, XIX. mende bukaeratik XX. mende hastapeneraino Euskal Herriaren eta Argentinaren artean izan gutun batzu irakurriak izanen dira. Sartzea urririk izanen da. Buruilaren 16a, ostiralez, arratseko 9etan, Saint-Louis zinegelan : Maria Victoria Menis-en "Cielito" filma. Ondotik, solasaldia izanen da Euskal Argentinako Noël Elorgarekin. Buruilaren 23a, ostiralez, arratseko 8:30etan Donapaleuko Zerbitzu publikoen etxean : "Euskaldunen eta Biarnesen emigrazioa Ameriketara, familia gutunen bidez". Ariane Bruneton-Governotari etnologoak animatu mahai-ingurua. Ondotik, solasaldia izanen da Argentinarren lekukotasunekin. Buruilaren 30a, ostiralez, arratseko 9etan Donapaleuko Saint-Louis zinegelan : "Vol : whisky Roméo zulu", Enrique Pineyroren filma. Ikus egitarau osoa PDF formatuan (456 ko). Xehetasunak : Amikuzeko mediateka : 05.59.65.28.72.-mediatheque.amikuze@voila.fr) |
Subscribe to our events newsletterEvery week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.Subscribe now! FESTIVAL - THEATREREADING - BASQUE LANGUAGESekretuen Liburua November 22nd 2008 SHOW - DANCELur Sagar November 22nd 2008 CONCERT(S) - MUSICBeñat Achiary November 22nd 2008 ANIMATION - SINGINGBaiona Kantuz November 22nd 2008 CONCERT(S) - MUSICEneko Labeguerie - Peio Serbielle - Buuzbu - MX6T November 22nd 2008 MEETING - POETRYKoldo Zubeldiaren eguna November 22nd 2008 MEETING - TRIBUTEPiarres Larzabal gogoan November 22nd 2008 EXHIBITION - VISUAL ARTSEXHIBITION - VISUAL ARTS
|