Nor izanen da ondoko txapelduna ?Duela lau urte txapela hirugarren aldiz jantzi ondoren, aurten Andoni Egañak besteak beste Lapurtar bertsulari gazteei buru egin beharko die txapela beste urte batez atxikitzekotan.
Denetan, Euskal Herri guziko 38 bertsularik parte hartzen dute lau urtetarik iragaiten den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian. "Andoni Egaña":http://www.eke.org/kultura/bertsularicom/historia/bertsularitzaren_historia/bertsularitza_probintziaka/gipuzkoa eta Maialen Lujanbio (txapeldunordea) jadanik sailkatuak dira abenduaren 18an lehen aldikotz Bizkaian (Barakaldo) iraganen den finalarentzat. Beste guziek aldiz, final-laurdenak eta final-erdiak gainditu beharko dituzte lehenik. Bi kanporaketa antolatuak dira Lapurdin : final-laurden bat Uztaritzen urriaren 22an eta final-erdi bat Hendaian azaroaren 6an. Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Miren Artetxe (2005eko txapelketako parte-hartzaile gazteena) bertsulari gazteak izanen dira txapelketa honetako ipar Euskal Herriko ordezkariak. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko xehetasunak :
Bertsularitzari buruzko xehetasunak
Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe. IKUSKIZUNAK - IPUINAKFESTIBALAK - KULTURA TRUKAKETAANIMAZIOAK - EUSKARAHaurren Besta 2010eko martxoaren 21a IKUSKIZUNAK - ANTZERKIANork hil du Oihanalde ? - Sehi berria 2010eko martxoaren 21a ANIMAZIOAK - BESTAEskual Eguna 2010eko martxoaren 21a ANIMAZIOAK - ANTZERKIAPirritx, Porrotx eta Mari Motots 2010eko martxoaren 21a ANIMAZIOAK - MASKARADAKMaskaradak Santa Grazin 2010eko martxoaren 21a IKUSKIZUNAK - ANTZERKIAHansel eta Gretel 2010eko martxoaren 23a ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAErrepublikar gudarien potretak ERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - ARTEAERAKUSKETAK - ARTEAVirginie Iztueta - Solange Verichon ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |