Nor izanen da ondoko txapelduna ?Duela lau urte txapela hirugarren aldiz jantzi ondoren, aurten Andoni Egañak besteak beste Lapurtar bertsulari gazteei buru egin beharko die txapela beste urte batez atxikitzekotan.
Denetan, Euskal Herri guziko 38 bertsularik parte hartzen dute lau urtetarik iragaiten den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio (txapeldunordea) jadanik sailkatuak dira abenduaren 18an lehen aldikotz Bizkaian (Barakaldo) iraganen den finalarentzat. Beste guziek aldiz, final-laurdenak eta final-erdiak gainditu beharko dituzte lehenik. Bi kanporaketa antolatuak dira Lapurdin : final-laurden bat Uztaritzen urriaren 22an eta final-erdi bat Hendaian azaroaren 6an. Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Miren Artetxe (2005eko txapelketako parte-hartzaile gazteena) bertsulari gazteak izanen dira txapelketa honetako ipar Euskal Herriko ordezkariak. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko xehetasunak :
Bertsularitzari buruzko xehetasunak
Subscribe to what's on in Basque cultureYou will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons. FESTIVAL - MUSICCONCERT - SINGINGSHOW - TALEANIMATION - STAGECONCERT - CHOIR SINGINGLECTURE - HERITAGECONCERT - SINGINGFESTIVAL - DANCEEXHIBITION - PAINTINGMargolaritza Euskal Herrian 50 urtez EXHIBITION - CONTENPORARY ARTEXHIBITION - CONTENPORARY ARTEXHIBITION - HISTORYEXHIBITION - HERITAGEEXHIBITION - HISTORY |