« Itzuli albistegira

Euskal kultura hiriko eremu publikoetan

2005-12-10

2005eko apiriletik iraila arte, Bordaleko Unibertsitatean ikasketak egiten dituen Julie Bercetchek memorio bat idatzi du euskal kulturak hirian duen tokiaz. Euskal kultur erakundeak abiatu Batekmila egitarauan sartzen da.

Euskal kultura hiriko eremu publikoetan

Euskal kultura, hiria eta kultura aniztasuna

Lan honen egiteko Bordale IIIko Informazio eta Komunikazio Zientzien Erakundean komunikazio ikasketak egiten dituen Julie Bercetchek, Euskal kultur erakundearekin ados jarriz, toki berezi baten hautatzea erabaki du : BAB 2 merkatal gunea. Helburua euskal kulturari halako hiriko kutsu bat ematea da, erdalduna den eta euskal kultura gutti edo batere ezagutzen ez duen publiko berri baten gana joanez.

Galdera horri ihardesteko, ikaslea irakurketa teorikoetan eta merkatal gunean berean egin elkarrizketa kualitatibo nahiz kuantitatibo batzuetan oinarritu da. Ondotik, proposamenak egin ditu antola daitezkeen ekintzetaz.

Eskaera ezberdinak

Ikerketak euskal kulturarekiko harreman konplexua azpimarratu du eta bi kultura maila badirela baieztatu : kultura herrikoia, kantuak, dantzak, edo pilotak osatzen dutena, eta gibelago gelditzen den kultura bat, adituentzat egina, literaturak edo margolaritzak osatzen dutena.

Bertzalde, euskal kulturaren itxura aldaketa baieztatzen du, ohiduraren eta modernoa izan daitekenaren konzientzia hartze artean.

Hizkuntzari dagokionez, euskara gutti erabilia baldin bada ere, BAB-eko biztanleek gero eta garrantzia gehiago ematen diote : konzientzia hartze zerbait bada.

BAB 2 merkatalguneko bezeroen eskaerak biziki desberdinak dira eta euskal kulturarekiko duten harreman motari lotuak dira. Toki berezia izanik, ikasleak komunikazioa (bideoak...) eta sustatze nahiz arartekotasun baliabideak (azokak, dantza ikastaldiak,etab.) uztartzea aholkatzen du. Bere ustez, bezeroen arreta uztarketa horri esker erdietsiko da.

Xehetasunak :

Subscribe to what's on in Basque culture

Your email:

You will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons.
More about subscriptions [+]

FESTIVAL - MUSIC

Euskal Herria Zuzenean

ANIMATION - MUSIC

July 4th 2009

CONCERT - KANTALDI

July 4th 2009

CONCERT - MUSIC

July 4th 2009

LECTURE - HERITAGE

July 4th 2009

CONCERT - SINGING

July 5th 2009

SHOW - TALE

July 5th 2009

ANIMATION - STAGE

37. Udako Ikastaroak

EXHIBITION - PAINTING

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXHIBITION - CONTENPORARY ART

EXHIBITION - CONTENPORARY ART

30. arte erakusketa

EXHIBITION - HISTORY

Sorginkeria

EXHIBITION - HERITAGE

EXHIBITION - HISTORY

Sorginkeria