« Itzuli albistegira

Andoni Egaña laugarren aldiz Txapeldun

2005-12-19

Andoni Egaña bertsulari Zarauztarrak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, laugarren aldiz. Amets Arzallus eta Sustrai Colina lapurtarrak hirugarren eta seigarren sailkatu dira hurrenez-hurren.

Andoni Egaña laugarren aldiz Txapeldun

Barakaldoko BEC areto mukurru betean bildu 13.000 pertsonek giro aparta sortu eta bertsu zoragarriez gozatu zuten goizean nahiz arratsaldean.

Hala ere, ezusteko handirik ez zen izan, finalean sartu ziren zazpi bertsolarietatik inork ez baitzuen lortu Andoni Egañari txapela kentzea.

Hurbilena Unai Iturriaga Durangarra izan zen, berak erdietsi baitzuen maisuarekin buruz-buru neurtzea arratsaldeko saioaren azken txanpan.

Txapeldunorde Bizkaitarraren ondotik, orain dela lau urte txapeldunorde izan zen Maialen Lujanbio sailkatu zen, eta haren puntu kopuru berarekin Amets Arzallus bertsolari hendaiarra. Sustrai Colina Lapurdiko bertze ordezkariak aldiz, seigarren postuan amaitu zuen.

Andoni Egañak adierazi du hemendik bi urteren buruan jakinaraziko duela ondoko txapelketan berriz parte hartuko duenez.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren sailkapena :

Andoni Egaña (1796.5 pundu)

Unai Iturriaga (1746)

Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus (1206.5)

Igor Elortza (1174)

Sustrai Colina (1171.5)

Aitor Mendiluze eta Jon Maia (1156)

Xehetasunak :

Txapelketa Nagusiaren webgunea

Bertsularitzaz xehetasun gehiago :

www.bertsulari.com

Bertsozale elkartea

Subscribe to what's on in Basque culture

Your email:

You will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons.
More about subscriptions [+]

FESTIVAL - MUSIC

Euskal Herria Zuzenean

CONCERT - SINGING

July 5th 2009

SHOW - TALE

July 5th 2009

ANIMATION - STAGE

37. Udako Ikastaroak

CONCERT - CHOIR SINGING

July 8th 2009

LECTURE - HERITAGE

July 9th 2009

CONCERT - SINGING

July 9th 2009

FESTIVAL - DANCE

Dantz'hadi

EXHIBITION - PAINTING

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXHIBITION - CONTENPORARY ART

EXHIBITION - CONTENPORARY ART

30. arte erakusketa

EXHIBITION - HISTORY

Sorginkeria

EXHIBITION - HERITAGE

EXHIBITION - HISTORY

Sorginkeria