Bertsularitzari buruzko liburu berri batDenis Laborde etnologoaren La mémoire et l'instant deitu bertsularitzari buruzko liburua plazaratu du Elkar argitaletxeak. Pariseko Gizarte-Zientzietako Goi-Ikasketen ikastegian aurkeztu tesiaren ondorioa da.
Eguberriko opari guziak oraindik erosi ez dituztenek jendea irri eginarazten duten eta euskal nortasunaren ikurrak diren bertsulariak omentzen dituen liburu hau eros dezakete. Denis Laborde etnologoa Baionan sortu zen 1959an. Ikerketa Zientifikoaren Zentro Nazionaleko ikertzaile honek jadanik lan ezberdinak eginak ditu euskal gaietan. Hala nola, 2002an, Euskal kultur erakundearen Kantuketan programaren karietara argitaratu izen bereko liburuan parte hartu zuen. Liburu berri honetan, bertsularitzari buruzko azalpenak ematen ditu eta aipamen historikoak egiten, arte honen bilakaera eta gaur egungo egoera hobeki ulertzeko. Euskal nortasunaren sinboloa bilakatu den arte herrikoia Munduan zehar bertsularitza mota frango baldin badira ere, Euskal Herrian anitz garatu da, ostatuetan, sagarnotegietan eta bizikidetasun toki guzietan sartuz. Denis Labordek azaltzen du euskal nortasunaren sinboloetatik bat bilakatu dela. Alabaina, gaur egun ikastetxeetan erakusten da eta txapelketek oihartzun zabala daukate, aurtengo Euskal Herriko Txapelketaren finalean Barakaldon bildu 13 000 pertsonek frogatu bezala. Bertsularitzaren oinarrizko printzipioak eman ondoren, hirugarren kapituluan, Denis Labordek memorioaren mekanismoa aztertzen du eta azalpenak ematen ditu bertsulariak bertsuak nola egiten dituen ulertzeko. Garai berri baten hasiera Seigarren eta azken kapituluan, 1989ko abenduaren 19an Donostian iragan Txapelketa Nagusiaren finala aipatzen du. Idazlearen ustez, egun hura aro berri baten hasiera izan zen, gazte anitz eta emazte trebeak aritu baitziren bertsutan, bertsularitzarentzat egun oparoak aurreikusiz. Xehetasunak : Subscribe to what's on in Basque cultureYou will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons. FESTIVAL - MUSICCONCERT - SINGINGSHOW - TALEANIMATION - STAGECONCERT - CHOIR SINGINGLECTURE - HERITAGECONCERT - SINGINGFESTIVAL - DANCEEXHIBITION - PAINTINGMargolaritza Euskal Herrian 50 urtez EXHIBITION - CONTENPORARY ARTEXHIBITION - CONTENPORARY ARTEXHIBITION - HISTORYEXHIBITION - HERITAGEEXHIBITION - HISTORY |