Hazparne, atzerriratze lurra, bertsularien arragoaClaude Mehats historialaria Argentinako Rio de la Platara joan diren Hazparne aldeko bertsularietaz mintzatuko da otsailaren 3an, Hazparneko Mediatekan, 18:30etan.
XIX. mendean, Euskaldun anitz abiatu ziren Euskal Herritik hego Ameriketara. Jatorri, jakitate eta klase sozial desberdinetakoak izanik, gizarte berri baten sortzean parte hartu zuten, herriko ohitura batzuk beren baitan zeramatzatelarik. Mikro-historiaren, kultura herrikoiaren eta antropologiaren bidegurutzean, hego Ameriketan bizi izan diren bertsolari hazpandarren bertsoak gaualdi berezi baten haria izanen dira. Gaualdia Hazparneko Mediatekak antolatua da, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzan. Claude Mehats historialariaren hitzaldia bertso batzuez apaindua izanen da, Pantxix Bidart -ek kantaturik. Atzerriratuen bideari jarraituz, haien arteko harremanak, topaketa poetikoak, bai eta gatazkak ere ezagutuko ditugu. Aipatuko ditugun bertsolarien artean : Joseph Mendiague, eta ospe guttiago izan duten beste bertsolari batzuk ere, hala nola Pierre Sallaberry, Katxo edo Mendi Hurbil bertsolari kitzikatzailea� Hain zuzen ere, iturri eta kantu ezezagun batzuei esker, jakinen duzue nor ezkutatzen zen izengoiti misteriotsu haren gibelean. Argibide gehiago : Subscribe to what's on in Basque cultureYou will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons. FESTIVAL - MUSICCONCERT - SINGINGSHOW - TALEANIMATION - STAGECONCERT - CHOIR SINGINGLECTURE - HERITAGECONCERT - SINGINGFESTIVAL - DANCEEXHIBITION - PAINTINGMargolaritza Euskal Herrian 50 urtez EXHIBITION - CONTENPORARY ARTEXHIBITION - CONTENPORARY ARTEXHIBITION - HISTORYEXHIBITION - HERITAGEEXHIBITION - HISTORY |