Euskal kultura eta lehen mailako irakaskuntzaEuskal kultur erakundearen laguntzarekin, Inspekzio Akademikoak, irakaskuntza elebidun publikoko erakasleei zuzendu bere urteroko ikastaldia antolatzen du euskal kulturaren inguruan.
Ikastaldiaren tematika orokorra honela laburbildu daiteke : "Euskara nola erakatsi ?". Galdera hau abiapuntutzat hartuz, Inspekzio Akademikoak euskal kultura orokorki deskubritzeko egitarau aberatsa prestatu du. Hurbilketa bat Chillidaren obraren gana 2006ko otsailaren 3an Chillida museoan egin bisitaren helburua zizelkaritzaren mundua ezagutzea zen, bertzeak bertze Donostiako Haizearen orrazea-ren egilea den Eduardo Chillida zizelkari ospetsuari esker. Obra honek, artistaren bertze obrek bezala, presentzia eta gogoeta kasik filosofikoak ekartzen ditu. Chillida-Lekua Hernanin kokatzen da. Zizelkariaren amets baten gauzatzea da : bere obraren tamainaren araberako eremua sortzea, obra erakusketagai iraunkorra bilaka dadin. Museo monografiko honek Chillidaren 50 urtetako bilakaera eta ibilbidea ezin hobeki erakusten ditu. Artista unibertsal honen obra baldintza hoberenetan prezia daiteke. Lekua hiru zatitan banatzen da : 40 eskultura baino gehiago biltzen dituen 12 hektaretako parke bat, zerbitzu gune bat eta azkenik museoko bihotza : Zabalaga baserria. Bertan daude altzairuz, alabastroz, granitoz, buztin errez, igeltsuz, zurez edo paperez egin obra txikienak. Erakasleek tokiaren bisita gidatua egin dute beraz, Miren Artetxe-ren bertsuen laguntza zutela. Dokumentazioa eta internet Euskal kulturaren inguruko ikastaldiaren azken hitzordua asteazkenean iragan da. Dokumentazioa izan da aipagai, bereziki interneten aurkitzen ahal diren informazioak eta bertsulari.com webgunearen aurkezpena. Xehetasun gehiago : Subscribe to what's on in Basque cultureYou will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons. FESTIVAL - MUSICCONCERT - SINGINGSHOW - TALEANIMATION - STAGECONCERT - CHOIR SINGINGLECTURE - HERITAGECONCERT - SINGINGFESTIVAL - DANCEEXHIBITION - PAINTINGMargolaritza Euskal Herrian 50 urtez EXHIBITION - CONTENPORARY ARTEXHIBITION - CONTENPORARY ARTEXHIBITION - HISTORYEXHIBITION - HERITAGEEXHIBITION - HISTORY |