« Itzuli albistegira

Hitzak ahozkotasunaz eta literaturaz mintzo

2006-03-02

Batekmila programaren barnean, Euskal kultur erakundeak "Hitzak Mintzo" ahozkotasunaren eta literaturaren inguruko mintzaldi ziklo bat antolatzen du martxoko astearte guziz Uztaritzen, arratsaldeko 18:30etan.

Hitzak ahozkotasunaz eta literaturaz mintzo

Andoni Egaña, Jean-Mixel Bedaxagar, Kirmen Uribe eta Lucien Etxezaharreta izanen dira gomitatuak. Bakoitza hitza garrantzitsua den unibertso batetik dator (kantagintza, bertsolaritza, literatura) eta dagokion sailaz mintzatuko da, hitzarekin duen harremanaren inguruan.

Ahozkotasunaz

Andoni Egaña bertsulari Zarauztarrak irekiko du mintzaldi sail hau martxoaren 7an. Joan den abenduan laugarren aldikoz Euskal Herriko Bertsulari hoberena hautatua izan denak gogoetalari bezala ere badu zer erratekorik, azken denbora hauetan ahozkotasunaren gaia landu baitu.

Xiberoko kantuak, ahozkotasun altxorrak

Bigarren gomita, Jean-Mixel Bedaxagar kantaria izanen da martxoaren 14an. Xiberutar kantariak bidaia bat proposatuko digu 15. eta 19. mendeen artean, "Berterretxeren Kantoria"-tik Pierre Topet-Etxahunen olerkietaraino ("Maria Solt eta Kastero", etab.)

Ahozkotasuna eta poesia berria

Kirmen Uribe mintzatuko da martxoaren 21ean iraganen den hirugarren mintzaldian. 35 urte eskas dituen hego Euskal Herriko idazle gazte hau famatua bilakatzen ari da literaturaren munduan.

"Bitartean Heldu eskutik" bere lehen olerki bildumak Espainiako kritikaren saria eskuratu du eta gaztelerara nahiz portugesera itzulia izan da. Euskal kultur erakundearen laguntzari esker laster frantsesera itzulia izanen da eta Bègles-eko "Le Castor Astral" argitaletxeak frantsesez eta euskaraz argitaratuko du. Karia hortara, martxoan, Kirmen Uribek parte hartuko du "Demandez l'impossible" Bordelen iraganen den poesia garaikidearen azokan. Bestalde, Mikel Urdangarinek bere olerkari batzu musikatu ditu.

Martxoaren 21eko gaualdian, ahozkotasunak gaurregungo poesian daukan garrantzia aipatuko du, hala nola kantugintzan edo "Spoken Words"(hitz mintzatuak) deitu ariketan baliatzen diren olerkiak. Horrela, ahozkotasun berri horrek poesiari ekartzen diona aztertuko du.

Ipar Euskal Herriko idazleen ekarpena euskal literaturari

Azken mintzaldian, Luzien Etxezaharreta mintzatuko da martxoaren 28an. Kazetari eta idazle hau "Maiatz" literatur aldizkariaren sortzaile eta animatzailea da. Euskal literatura eta bereziki ipar Euskal Herrikoa biziki ongi ezagutzen du. Azken berrogei urteetako garapena aipatuko du, Kattalin Totorikak eta Miren Aranburuk testuak irakurriko dituztelarik.

Xehetasun gehiago :

Subscribe to what's on in Basque culture

Your email:

You will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons.
More about subscriptions [+]

FESTIVAL - MUSIC

Euskal Herria Zuzenean

CONCERT - SINGING

July 5th 2009

SHOW - TALE

July 5th 2009

ANIMATION - STAGE

37. Udako Ikastaroak

CONCERT - CHOIR SINGING

July 8th 2009

LECTURE - HERITAGE

July 9th 2009

CONCERT - SINGING

July 9th 2009

FESTIVAL - DANCE

Dantz'hadi

EXHIBITION - PAINTING

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXHIBITION - CONTENPORARY ART

EXHIBITION - CONTENPORARY ART

30. arte erakusketa

EXHIBITION - HISTORY

Sorginkeria

EXHIBITION - HERITAGE

EXHIBITION - HISTORY

Sorginkeria