« Itzuli albistegira

"Iparraldea Bertan" Donostian

2006-03-04 | Partekatu: facebook | twitter

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, ipar Euskal Herriko sorkuntza artistikoa Donostiako Koldo Mitxelena kultura zentroan izanen da martxo guzian.

"Iparraldea Bertan" Donostian

Horrela, lau hitzordu finkatuak dira martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean, 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Zentroan. Ekitaldi bakoitza zuzenean segitzen ahalko da http://www.gipuzkoakultura.net/euskera/real.htm helbidean.

**François Rossé-ren eta Mixel Etxekoparren arteko topaketa**

Martxoaren 9an iraganen den lehen ekitaldia, kontzertu berezia izanen da Mixel Etxekopar euskal txistulariarekin eta musika garaikidearen eta inprobisaketaren munduan kasik 30 urte daraman **François Rossé** pianistarekin.

Etxekopar/Rossé bikoteak soinu bilaketa lan handia egin du, bakoitzaren ingurumenari kasu eginez (joare jokoak, txixtuak...). Publikoa sentsibilitate handiko unibertso poetiko bero batean murgilduko dute, naturarekiko harremana garrantzia handia izanen duelarik.

Piarres Xarritonen guduak

Bigarren hitzordua martxoaren 16an iraganen da, Piarres Xarritonek eskainiko duen "Ene guduak" deitu mintzaldiarekin.

Piarres Xarritonek ez du aurkezpenik behar, biziki ezaguna baita, bai euskal kultura, bai ekonomia, bai sozial mailan ere. Besteak beste, Hazparneko lizeo teknikoko sortzailea izan da eta Pariseko Euskal Etxeko lehendakaria. Bestalde, Jean Etxepare eta Piarres Larzabalen obrak bildu eta argitaratu ditu. Donostian, Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendariaren galderei erantzunen die.

Kantua, familia kontu bat

Hirugarren hitzorduan Pil-Pil taldea arituko da, hau da Bernadette, Jojo Bordagaray, beren aita eta hiru musikari.

Jojo eta Bernadette oraino gazte-gazteak ziren, Txomin Héguy-ren gitarraren laguntzarekin 1978an "Agur" lehen diskoa atera zutelarik.

Geroztik, Jojo Bordagaray ez da kantatzetik gelditu. Ramuntxo Carrèrekin, "Jojo eta Ramuntxo" taldea sortu eta hiru disko argitaratu dituzte. Berriki, anai-arrebek Alexandre beren aitarekin talde baten osatzea erabaki dute. **Mizel Thicoïpé eta Philippe Albor** gitarra joleek proiektuarekin bat egin dute.

Azken hitzorduko protagonista nagusia ere kantua izanen da. Bereziki Xiberoko kantua, Niko Etxart eta Dominika bere aitarekin.

Niko Etxart rock musikari bezala famatua da. Mintxoriak taldeko kantaria izan da, Niko Etxart eta Hapa Hapa taldea sortu aitzin. Azken talde honekin, blues-rock doinuak lantzen dituzte. Minuette deitu bigarren diskoa argitaratu berri dute.

Baina rocklari xiberutarrak Xiberoko kantua ikertu nahi izan du, gustu hori eman dionarekin, Dominika bere aitarekin hain zuzen. Geroztik, plazaz-plaza dabiltza, Xiberoko kantuak ematen. Koldo Mitxelena kultura zentroan arituko dira martxoaren 30ean.

Xehetasunak

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - EUSKAL HERRIA

Mémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a

ANIMAZIOAK - IPUINAK

Ihauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak