« Itzuli albistegira

Diktaketa bat idazketaren plazerrarentzat

2006-04-10 | Partekatu: facebook | twitter

Zuen lapitzetara ! Heldu den maiatzaren 6an, "Hitzaditza" izeneko euskarazko diktaketa iraganen da Baionan. "Hitzaditza" ikastolako betiko diktaketatik urruntzen da ordea, helburu nagusitzat euskaraz idazteko plazerraren ematea baitu. Azken izen-emateak !

Diktaketa bat idazketaren plazerrarentzat

Euskara idatzia arrunta bihurtu eta literaturaren gustua eman

Euskara idatziari buruzko mesfidantzen usatzea, hori da AEK-k eta Euskal Kultur erakundeak antolatu "Hitzaditza" diktaketaren lehen xedea.

Alabaina, zenbat aldiz ez ote dugun entzun : "sobera zaila da, ez dakit idazten, ez dut ulertzen idatzia delarik...". Ekitaldi honen helburua aurreiritzi horien uxatzea da euskaldun zahar eta berriak idatzitako hitzetara hurbilarazteko. Bi testu-maila proposatuak izanen dira, bata errexa bestea zailagoa. Izan ere, garrantzitsuena ez da parte hartzaileen euskara maila. Ideia kultura gertakari goxo baten antolatzea da.

Kultura sariak irabazteko

Hitzordua 2006ko maiatzaren 6an finkatua da,larunbatez, 9:30etan Baionako IUT-en (Jean Darrigrand etorbidea, 3). Diktaketaren ondotik, parte hartzaileek idazleekin mintzatzeko parada ukanen dute, zuzenketak egin artean. Emaitzak eguerdi aldean agertuko dira, sari ematearekin. Sariek kulturarekin zerikusia ukanen dute (harpidetzak, liburuak, DVDak, entziklopediak etab.).

Oraindanik saia zaitezkete sare bidezko diktaketa bati esker, hiru idazleren testuak entzunez : Jon Casenave, Itxaro Borda eta Harkaitz Cano.

Izenak maiatzaren 3a arte eman behar dira formulario elektroniko bat baliatuz, edo Euskal kultur erakundera (05.59.93.25.25.)edo AEK-ra deituz (05.59.25.76.09.).

Gehiago jakin

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - EUSKAL HERRIA

Mémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a

ANIMAZIOAK - IPUINAK

Ihauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak