« Itzuli albistegira

Inguramen heziketa euskaraz

2006-05-12

Euskal kultur erakundeak eta Abere eta Eremu Naturalen Ezagupenerako Etxeak elkarrekin eraman duten "Errobi mintzo" programa bururatu berri dute. Euskarazko inguramen heziketa ekintza hori 2003an hasi zen.

Inguramen heziketa euskaraz

Ideia, ur ekosistemen biologiaren eta gizonak nola erabiltzen duen ikertzea zen, eta hori euskaraz.

Abere eta Eremu Naturalen Ezagupenerako Etxearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza hortik abiatu da. Ekimen hori Kanboko hiru irakaskuntza sareekin eramana izan da. CE2-n zirelarik abiatu da eta orain CM2-n direla bururatzen da.

Uraren eta erreken gaiari buruzko natura eta kultura hurbilketa

Lehen urtean erreka ekosistema bezala ikertu ondoren, bigarrenean uraren kudeaketa ikertua izan da eta hirugarrenean eko-hiritartasuna. Bertzalde, azkeneko urtean, haurrek bi animale ezagutzeko parada ukan dute : apoarmatu istilzalea eta ur-ipurtatsa.

Hiru zikloetan zehar, parte-hartzaile desberdinekilako tokian-tokiko ateraldietaz gain (besteak beste SMUN, URA eta ONF), gai horiek klaseetan aipatuak izan dira. Ondotik, lan guziak erakutsiak izan dira Kanboko mediatekan, erakusketa moduan. Azkena, 2006ko apirilaren 25ean aurkeztua izan da.

"Errobi mintzo" ekintza berezia hiru sareetako ikasleen biltzeko parada izan da. Horrela, elkar ezagutzeko parada ukan dute inguramen egitarau baten eta euskararen praktikaren inguruan.

Xehetasun gehiago :

Subscribe to our events newsletter

Every week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.
Subscribe now!

FESTIVAL - THEATRE

19. Txotxongilo Egunak

READING - BASQUE LANGUAGE

Sekretuen Liburua November 22nd 2008

SHOW - DANCE

Lur Sagar November 22nd 2008

CONCERT(S) - MUSIC

Beñat Achiary November 22nd 2008

ANIMATION - SINGING

Baiona Kantuz November 22nd 2008

CONCERT(S) - MUSIC

Eneko Labeguerie - Peio Serbielle - Buuzbu - MX6T November 22nd 2008

MEETING - POETRY

Koldo Zubeldiaren eguna November 22nd 2008

MEETING - TRIBUTE

Piarres Larzabal gogoan November 22nd 2008

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Kolatze Artea

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Gonzalo Etxebarria

Pays basque numerique