La Fontainen alegiak euskaraz kantatuakEuskal kultur erakundeak eta Agorila disketxeak "Alegiak" diskoa argitaratu dute. Lan berri honetan, Haurrock taldeak Jean de la Fontaine idazlearen alegiak euskaraz kantatzen ditu. Ekintza hori Euskal kultur erakundearen "Bat Biga Hiru" programan sartzen da.
Bat Biga Hiru programaren bururatzea Haurrock taldeak ahotsa jartzen dio disko eder honi eta pedagogia egitasmoari. Lan honek Euskal kultur erakundearen "Bat Biga Hiru" lanaren bukaera adierazten du. Proiektu horretarako, ikasleek hitz baten, erran-zahar batzuen eta alegia batzuen inguruan lan egin dute. Disko honen osatzeko, Arantxa Hirigoien arduratu da hitzen idazteaz eta Philippe Albor musiken egiteaz. Moldaketak berriz, David Usabiaga gitarra-joile trebeak eginak ditu. Haurrak eta artista gomitatuak Jean-Baptiste Archu, Arantxa Hirigoien, Daniel Landart, Léon-Léon, Oxobi eta Zaldubik Jean de la Fontaine-ren 16 alegia euskaratu dituzte guzien atseginerako. Parte hartu duten artisten artean, Maialen Errotabehere, Pantxoa Etchegoin, Maddi Oihenart, Kattalin Indaburu, Maialen Negeloua, Joseph Laffite, Arantxa Hirigoien, Philippe Albor, Pil-Pil eta Trikidero taldeak aipatzekoak dira. Xehetasun gehiago |
Subscribe to our events newsletterEvery week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.Subscribe now! CHAMPIONSHIP - VISUAL ARTSSormenaren eresiak September 7th 2008 MEETING - MUSICIzpegiko txalaparta festa September 7th 2008 CONCERT(S) - MUSICMaialen - Xabaltx September 7th 2008 CONCERT(S) - KANTALDIIzarrak September 7th 2008 LECTURE - HERITAGEGaztelu mendiko ikerketa arkeologikoak September 10th 2008 CONCERT(S) - CHOIR SINGINGOldarra September 12th 2008 ANIMATION - CIRCUSMUSIC - VISUAL ARTSErtz - Bertze Musiken Jaialdia EXHIBITION - VISUAL ARTSEuskal margolaritza garaikidea EXHIBITION - PHOTOGRAPHYEXHIBITION - BATEKMILA EXHIBITIONEXHIBITION - HERITAGE
|