« Itzuli albistegira

Pastoral berriztatua Ahüzkin

2006-06-18 | Partekatu: facebook | twitter

Pastoralean oinarritu "Oiherkoren trajeria" ikusgarria Ahüzki gainean ikusten ahalko da datorren uztailaren 8an, 21:30etatik goiti. Ttittika Rekaltek idatzi obra kanpoan eskainiko da, apainketarik gabeko eszenatoki batean, berrogei jokolarik eta musikarik emanik.

Pastoral berriztatua Ahüzkin

Pastoralaren eta ikusgarri garaikidearen artean

"Oiherkoren trajeria" pastoral "aske" bat da. Alabaina, Ttittika Rekalt-ek testua pastorala bezala idatzi du (bertsotan, euskaraz...) baina askatasun gehiagorekin.

Ixtorioa aldiz, betikoa da. Onak eta txarrak badira. Alde batetik, Alhaizarrak laborariak dira eta bestetik Barrankek gerla eta dirua baizik ez dute gogoan.

Eszenaratze kolektiboa

Testua idazle bakar batek egina baldin badu ere, ikusgarriaren eszenaratzea kolektiboa izan da. Usaian ez bezala, frango inprobisatua izan da. Berrogei bat pertsona ari dira lan hortan, horien artean 26 xiberutar, 8 baxe-nafartar eta 8 musikari.

Apainketa gutti bada, argi-indarrik eta soinurik ez. Tokia, Lurdako ziloa, soinuaren kalitate paregabeentzat hautatua izan da. Argi erraldoi batzuek eta Suak konpainiaren material piroteknikoak eszenatokia argituko dute. Haatik ikusleek esku-argi bat ekarri beharko dute liburuxka elebidunaren irakurtzeko eta ikusgarriaren ondotik aparkalekuetara itzultzeko.

  • Gaualdia 21:30etan hasiko da baina sartzea irekia izanen da 18:00etatik goiti.
  • Tokiak Atharratzeko turismo bulegoan har daitezke, Mauleko tokiko ekoizpenen saltokian, bai eta Baionako Elkar Megadendan ere (10 euro, prezio apala : 7 euro, urririk 12 urte baino guttiagokoentzat).

Xehetasunak

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - IHAUTERIAK

Thierry Truffaut 2012ko otsailaren 4a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Gaizka Sarasola - Xabier Erkizia - Jean-Christian Galtxetaburu 2012ko otsailaren 4a

KONTZERTUAK - KANTALDIA

Ikastolako haurrak - Pascale eta Jean-Louis Aranburu Bidabe - Larraineko Monzon pastorala 2012ko otsailaren 4a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Santibate 2012ko otsailaren 4a

HITZALDIAK - ONDAREA

Euskal Herriko ikusentzunezko eta soinu ondasunen gaurko egoera 2012ko otsailaren 4a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Hartzaren Eguna 2012ko otsailaren 4a

HITZALDIAK - LITERATURA

Euskal literatura globalizazioaren garaian 2012ko otsailaren 4a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak