Bi Iholdiar ohoretanIholdiko Herriko Etxeko partaidetzarekin, Euskal Kultur Erakundeak kantaldi bat antolatzen du uztailaren 9an, 16:30etan herriko elizan. Iholdiko eta inguruko berrogeita hamar bat kantarik Charles Uhalde eta Ernest Alkhat-en bertsulari Iholdiarren bertsuak emanen dituzte.
Iaz "Maiatz" argitaletxeak plazaratu zituen Claude Méhats ikerleak bildu eta frantsesera itzuli Charles Uhalden bertsuak. Liburu hori izan da ekimen honen abiapuntua. Charles Uhalde Iholdin sortu zen 1930ean eta Idahora joan zen 1952an. Xalbadorren bertsuak entzutearekin hasi omen zen bertsu egiten. Gai ezberdinen inguruan idatzi du eta Amerikari eta hango biziari buruzko zazpi kantu baditu eginak. Ernest Alkhat bertsulari ezaguna Armendaritzen bizi da. Bien bertsuak emanen dituzte Iholdin. Kantaldian entzuten ahalko direnak : haurrak, helduak, herriko korua, Kattalin Indaburu, André Gariador, Saltseroak taldea, Uhalde anaiak, Miren Duhart, Agostin Alkhat eta Erramun Martikorena. Xehetasun gehiago Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - EUSKAL HERRIAMémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a ANIMAZIOAK - IPUINAKIhauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a HITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |