« Itzuli albistegira

Eneritz Zabaleta Baionako Herriko Etxeko balkoian

2006-06-19 | Partekatu: facebook | twitter

Baionako bestak abuztuaren 2tik 6ra iraganen dira. Hasteko ekitaldian, abuztuaren 2an, Eneritz Zabaleta bertsulari gazteak bere bertsua kantatuko du Herriko Etxeko galeriatik, iluntzeko 21:45ean.

Eneritz Zabaleta Baionako Herriko Etxeko balkoian

Baiona besten erritmoan

Abuztuaren 2tik 6ra, 5 egunez besta giroa izanen da nagusi Baionako karriketan. Pilota partidak, dantzaldiak, kantuak eta giro paregabea dira besta herrikoi handi honen osagai nagusiak.

Bertsulari Baionesa besten hasteko

1990az geroz, Euskal Kultur Erakundeak hautatu bertsulari batek bertsu bat ematen du Herriko Etxeko balkoitik, besten irekitzea adierazteko. Aurten, Eneritz Zabaletak ukanen du ohore hori.

Eneritz Zabaleta Baionan sortua da eta Baiona ttipian bizi. 22 urte ditu. Eskubidea ikasten du Baionako fakultatean. Errugbilaria da, Aviron Bayonnais taldeko Espoir kategorian.

Ttipitatik bertsularitza gustoko ukan du. Bertsu eskolako irakasleak ukan ditu : Aitor Sarasua, Xanti Iparragire eta Karlos Aizpurua. Gaur egun, astero ibiltzen da Oihartzunen trebatzen. Bertsularien Lagunak elkarteko zuzendaritzan da.

Bestalde, lehen aldikoz aurten, abuztuaren 3an, ostegun arratsaldeko 5etan, bertsu saio bat iraganen da Jacques-Portes plazan (Galeries Lafayetten parrean). Lau gaztetxo ariko dira : Maiana Irigoyen eta Paxkal Iriart Baionesak, Eztitxu Oillarburu Makearra eta Ximun Cazaubon Uztariztarra, lauak Kanboko Xalbador Kolegioko bertsu eskolakoak. Gai-emailea : Carlos Aizpurua.

Xehetasun gehiago :

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIA - HISTORIA

Maite Lafourcade - Jean-Claude Larronde 2010eko martxoaren 11a

KONTZERTUA - MUSIKA

Moskorri 2010eko martxoaren 12a

KONTZERTUA - MUSIKA

Ardera 2010eko martxoaren 12a

ANIMAZIOA - BIDEOA

Kutxidazu Bidea, Ixabel 2010eko martxoaren 12a

ANIMAZIOA - SALMENTAK

Liburu, disko eta DVD azoka

KONTZERTUA - MUSIKA

Sorkun 2010eko martxoaren 13a

ANIMAZIOA - DANTZA

Dantza Ikastaldi Eguna 2010eko martxoaren 13a

KONTZERTUA - ROCK

The Sorotan Babies - Vice Presidentes 2010eko martxoaren 13a

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

Errepublikar gudarien potretak

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

Baionako ondarea argazkitan

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Euskal Pintura 50 urtez

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

Pareak Bai

ERAKUSKETA - ARTEA

Zoé Bray

ERAKUSKETA - ARTEA

Virginie Iztueta - Solange Verichon

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak