« Itzuli albistegira

Txalaparta ikastaroak berriz abian Hendaian, Ziburun eta Baionan

2006-08-16 | Partekatu: facebook | twitter

Badu 5 urte F3C elkarteak txalaparta ikastaroak antolatzen dituela Ziburun, Hendaian eta Baionan. Musika tresna hori jotzen ikasi nahi duten pertsonek izena oraidanik eman behar dute klaseak urrian hasiko baitira.

Txalaparta ikastaroak berriz abian Hendaian, Ziburun eta Baionan

Frogaturiko metodoa

F3C elkarteak ohiko euskal musikan eta bereziki txalapartan berezitu Juan Mari Beltran adituak Hernanin baliatu metodo bera erabiltzen du.

Klaseak Hernaniko Sergio Lamuedra erakasle konfirmatuak emanen ditu euskaraz. Itzulpena eginen da beharrezkoa izanen delarik.

Txalaparta klaseen ordutegiak :

- Baionan : ostiraletan 18:30etatik 20:30etara : klaseen hasiera urriaren 6an, ostiralez

- Ziburun : larunbatetan 12:00etatik 14:00etara : klaseen hasiera urriaren 7an, larunbatez

- Hendaian : larunbatetan 14:30etatik 16:30etara : klaseen hasiera urriaren 7an, larunbatez

Klaseen prezioa : 50 euro hiru hilabetentzat.

Ordutegiak alda daitezke galderen arabera.

Klaseen hasiera urriaren 6an Baionan, ostiralez, eta 7an Hendaian eta Ziburun, larunbatez.

Bakarrik lau ikasle onartuko dira klase oren bakoitz. Klaseak 16 urte baino gehiagokoei zuzenduak dira, baina elkarteak haurrak onartzen ditu, tokia baldin bada eta adin bereko bikote bat osatzen ahal bada.

Interesatuek izena lehen bait lehen eman behar dute.

F3C elkarteak klase batzu eman ditzake beste toki batzuetan galdera aski baldin bada (6 pertsona bederen).

Bestalde, elkarteak txalapartari buruzko erakusketa ibiltari biziki interesgarria egina du eta animazioak antola ditzake eskoletan bai eta aurkezpenak toki publikoetan ere.

Xehetasunak :

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

FESTIBALAK - EUSKARA

Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroa

EKITALDIAK - ZINEMA

Gartxot, konkista aitzineko konkista 2012ko maiatzaren 23a

EKITALDIAK - IPUINAK

Euskarazko Ipuinak 2012ko maiatzaren 23a

BERTSO SAIOAK - BERTSULARITZA

Bertsulari Ttiki 2012ko maiatzaren 24a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Munduko kantuak eta musikak 2012ko maiatzaren 24a

IKUSKIZUNAK - IPUINAK

Koldo Amestoy ''Biderditan'' 2012ko maiatzaren 24a

FESTIBALAK - ANTZERKIA

10. Mai en Scène festibala

HITZALDIAK - HISTORIA

Jean-Claude Larronde 2012ko maiatzaren 24a

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - ARTEA

Jesus Echevarria - Christiane Giraud

ERAKUSKETAK - ARTEA

Koldobika Jauregi eta Alain Sistiaga

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Xabier Celestino

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Hatza 2012

ERAKUSKETAK - ARTEA

Christine Etchevers

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak