Iratzeder olerkiz-olerki Biarritzen

2006/08/15

Irailaren 9an, 16:00etan, Iratzederren olerkien irakurketa ilustratua eginen da Biarritzeko mediatekan. Halako omenaldi bat gaur egungo euskal olerkari handienetarik bati.

Iratzeder olerkiz-olerki Biarritzen

Jean Diharce Iratzeder Donibane-Lohizunen sortu zen 1920an. 1941az geroz, frailea da Ahurtiko Belokeko komentuan.

Lehen olerkiak 1936an idatzi zituen, eta bere bizi guzian, etengabe idatzi du, bi gairen inguruan bereziki : Jainkoaren amodioa eta Euskal Herriarena.

Bere olerki gehienak "Biziaren olerkia" 650 orrialdeko liburuan bilduak izan dira. Berrienak "Biziaren gudaldia" izenburupean argitaratuak izan dira.

Olerki guzi horien artean, Daniel Landart-ek 22 hautatu ditu. Jakes Larre arduratu da ilustrazioetaz. Bestalde, Kattalin Sallaberry-k, Pantxoa Etchegoin-ek eta Antton Hariñordokik olerkiak irakurriko dituzte, Joël Mérah-ren gitarra doinuek lagundurik.

Ikusgarriak oren bat irauten du eta sartzea urririk da.

Xehetasun gehiago :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)