Euskal kantuen oihartzuna GeorgianEuskal kultur erakundearen ekimenez, Maddi Oihenart, Céline Mounole, eta Kattalin Indaburu kantariak baita ere Philippe Albor musikaria Georgian arituko dira irail ondar honetan. Blog batek beren bidaiaren berri ematen dizue...
Kulturen arteko topaketak : elkarren aberasteko bidea Euskal kultur erakundeak trukaketa artistikoak sustatu nahi ditu Batekmila, urte askotarako programarekin. Kantuketanekin abiatu esperientzien indartzeko xedea du (Georgia, Bulgaria, Txetxenia, Kroazia, Hungria, Uzbekistan, Marokokoko, Sao Tomekoko edo Réunion Ugartekoko taldeekin eraman trukaketak) egonaldi berriak proposatuz. Artistei egonaldiak atzerrian egiteko parada ematea, bereziki Europa Ekialdiarekin hartu kontaktoei esker, lehentasun bat da hemengo eta hango kulturak elgar aberastuz. Beste egitasmo berri bat Georgiarekin Georgiako Euskal artisten egonaldi honek Euskal herrira etorri Mzetamze (1999an) eta Urmuli kintetoa (2004ko irailan eta 2005eko urrian) taldeekiko harremanen barnatzea du helburu. Marani elkarteko Frank Kane eta Craig Schaffer-ek animatu ikastaldiari esker bidaiaz abian diren kantariek eta musikariak Georgiako kantuen aberastasunaren jasta ukan dute. Formakuntza honek baliatua izan da kantu ezberdinen ikasteko eta Georgiar kantuari doakion teknika berezian trebatzeko. Horrela, Georgiako egonaldian kurutzatuko dituzten kantariekin ber errepertorioa preziatzen eta partekatzen ahalko dute. Maddi Oihenart, Céline Mounole, Kattalin Indaburu eta Philippe Albor-ek ohiko euskal kantuen inguruko kantaldi bat eskainiko dute Euskal Herrian eta ondotik Georgian, Tbilissiko 3. Georgiar polifonien topaketen karietara. Tbilissiko Kontserbatorioko Musika Folklorikoaren Sailak koordonatuko du Euskal kantari-musikarien itzulia. Kontzertu hauen bidez, Georgiako publikoak ezagutzen ez duen errepertorio bat ezagutaraziko da eta harreman berrien sortzeko parada emanen. Tbilissiko egonaldiaren denboran, euskaldunek Mzetamze eta Urmuli kintetoko kantarien berrikusteko aukera ukanen dute. Joan aitzin bi kontzertu emanen dituzte :
Itzuliko direlarik kontzertu bat emanen dute Abbadiako Jauregiko kaperan, urriaren 15ean Kontzertuak Iparraldean
Kontzertuak Georgian
Proiektuaren partaideak :
Xehetasun gehiagorentzat Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe. FESTIBALA - DANTZAANIMAZIOA - ZINEMAAnder 2010eko otsailaren 9a HITZALDIA - GIZARTE-ZIENTZIAKBuhamien eragina Euskal Herriko ihauterietan 2010eko otsailaren 10a HITZALDIA - GIZARTE-ZIENTZIAKGaurko kultura, turismoa ote ? 2010eko otsailaren 11a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAJuglarea, Puta eta Eroa 2010eko otsailaren 11a IKUSKIZUNA - DANTZADorrea 2010eko otsailaren 12a ANIMAZIOA - MUSIKAKiki Bordatxo 2010eko otsailaren 12a KONTZERTUA - MUSIKAIslaia 2010eko otsailaren 12a ERAKUSKETA - ARTEAChristiane Giraud eta Jesús Echevarria ERAKUSKETA - IHAUTERIAKERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - MULTIMEDIAERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - ARTEAOndoko gertakari guziak |