Aitzina Pika dantza ikusgarria Maulen

2006/10/05

"Aitzindariak" elkartearen ekimenez Zuberoako hamabi herritako dantza taldek ikusgarri berezia eskainiko dute heldu den urriaren 28an, Mauleko Jai-alaian, 21:00etan. Gogoeta baten moduan, euskal dantzaren iragana, oraina eta geroa haritzat hartuz...

Aitzina Pika dantza ikusgarria Maulen

"Aitzindariak" dantza elkargoak Zuberoako dozena bat dantza talde biltzen ditu bere baitan. Maulen lehen aldikotz estreinatua izanen den "Aitzina pika" izeneko ikusgarri berri bat muntatu du.

"Aitzina pika" euskal dantzaren iragana, oraina eta geroa jorratzen dituzten atal ezberdinetaz osatua da. Aipatuko diren gaien artean, betin ikuspegi kritiko batekin ; bigarren munduko gerla ondoko zuberoako dantza, emazteen ekarpena dantzaren biziraupenari begira, folklorizazioaren eta kulturaren arteko auzia...

Orotara 64 dantzari, 10 kantari eta 10 soinulari ariko dira taularen gainean.

Oraindanik beste emanaldiak finkatuak dira ondoko herrietan :

  • Arrasaten, 2006ko azaroaren 18an ;
  • Getxon, 2006koabenduaren 2an ;
  • Biarritzen, 2006ko abenduaren 23an
  • Amurrion, 2007ko urtarrilaren 28an

Maulen, urriaren 28an, larunbatez, 21:00etan, Jai-alaian. Sartzearen prezioa : 12 euro (12 urtetik goiti)

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)