« Itzuli albistegira

Hazparneko kultura astea

2007-09-15 | Partekatu: facebook | twitter

Hazparneko kultura astea berriz itzultzen da irailaren 23tik 29ra, bertsularitza ardatz duela. Animazio bereziak antolatuak dira besta eta gizarteari buruzko gogoeta uztartzen dituen hitzordu honetan.

Hazparneko kultura astea

Bertsularitza gizartea galdezkatzeko

Hogeita hamar urte eta gero, aste kulturala berriz dator Hazparnera, eta aurten Hazparneko bertsolari edo koblariak izanen dira gai nagusia.

Bertsolariei esker iraganera itzul daiteke eta beren obren bitartez gure herrian jendea nola bizi zen jakin daiteke.

Beste jarduera guziak bezala, bertsularitza garatu da eta belaunaldi berriek hitza ederki baliatzen dute, gizartearen galdezkatzeko. Izan ere, garai eta aldaketa sozio-kultural ezberdinetara egokitzen jakin duen arte herrikoi hau osagarri onean da.

Hitzordu anitz izanen dira. Bertsularitzari buruzko mintzaldiak bertsu saioekin nahasiko dira, Sustrai Colina, Amets Arzallus edo Imanol Lazkano bezalako bertsulari gazteak entzuteko parada izanen delarik.

Bestalde, Baten Bila zikloaren barne, topaketa berezi bat izanen da Amets Arzallus bertsulariaren eta Ortzi Oiartzabal arrabita joilearen artean.

Asunak bio-azoka

Bertsularitzaz aparte, musikak, zineak edo arte plastikoek ere beren tokia ukanen dute kulturaldian. Alabaina, bertako artistek "Galerianoaren kantua"-ren inguruko beren obrak aurkeztuko dituzte.

Asunak bio-azoka irailaren 23an iraganen da, igandearekin. "OGM, la coexistence impossible" dokumentala karia hortara ikusgai izanen da irailaren 26an, asteazkenez, 21:00etan.

Xehetasunak :

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - EUSKAL HERRIA

Mémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a

ANIMAZIOAK - IPUINAK

Ihauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak