« Itzuli albistegira

Euskal munduen inguruko ikusgarria Hendaian

2007-10-01 | Partekatu: facebook | twitter

Urriaren 7an, igande arratsaldeko 5etan, bi bertsularik eta antzezle batek euskal munduetaz duten ikuspegia emanen digute Abbadia jauregian. "Kaperan, a kapela" zikloko hirugarren hitzordua izanen da.

Euskal munduen inguruko ikusgarria Hendaian

"Kaperan, a kapela" zikloko hirugarren hitzordua Euskal kultur erakundearen "Batekmila" programaren barnean sartuko da eta Baionan aukeztu berri duen erakusketaren izenburuan oinarrituko da : "Euskal Munduak". Mundu horien aipatzeko, Euskal kultur erakundeak bi bertsulari gomitatu ditu : Xabi Paya, Bizkaiko txapelduna eta Sustrai Kolina, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalean bi aldiz parte hartu duena. Bestalde, Ander Lipus antzezlea gomitatu du ere. Azken honek, ofizioa Madrilen ikasirik, bere performantzekin denak lilluratuko ditu, hain segur. Gai-emailea Unai Elizasu izanen da. Honek Antoine d'Abbadie astronomoaren, esploratzailearen eta hizkuntzalariaren ezohiko ibilbidea gogoan ukanen du. Alabaina, Antoine d'Abbadie biziki atxikia zen euskarari eta euskal kulturari bai eta munduko beste berezitasunei ere. Emanaldiaren antolatzailea Euskal kultur erakundea da, partaide dituela Hendaiako kultura elkartea/Hendaiako Hiria eta Antoine d'Abbadie fundazioa.

Sartzea : 8 euro. Saioak jauregiko gela desberdinetan eginen baitira, 50 jende baino gehiago ez da sartzen ahalko. Beraz atxik zuen tokiak urriaren 5a aitzin : 05.59.20.04.51. Jauregia bisita daiteke kontzertua baino oren bat lehenago.

Xehetasunak :

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - EUSKAL HERRIA

Mémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a

ANIMAZIOAK - IPUINAK

Ihauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak