Hizkuntza eta kultura topaketak Kanbon2007ko azaroaren 7tik 10era, hamabigarren "Hizkuntza eta kultura topaketak" iraganen dira Kanbon. Frantziar estatuan dauden tokiko hizkuntza ezberdinen hitzordu nagusia da.
Elkarrekin lan egin Tokiko hizkuntza eta kultura topaketen helburua, urtero, erakunde publikoetako ordezkariak, funtzionarioak, hautetsiak, hizkuntza teknikariak eta hizkuntza eskualde horietatik etorri elkarte-kideak biltzea da :
Aktualitateari buruzko trukaketa Aurten, topaketak Kanbon iraganen dira, Euskal Kulturaren aldeko Herriarteko Sindikata, Euskal kultur erakundea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Konfederazioa antolatzaile lanetan arituko direlarik. 2007ko topaketak Eskualde, Estatu eta Europa mailako hizkuntza politikari zuzenduak dira. Besteak beste, Euskararen Erakunde Publikoaren, bere jardueren eta instituzio partaidetzen aurkezpena eginen da. Bestalde, Euskal kultur erakundearen "Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran" inkestaren emaitzak aurkeztuak izanen dira. Beste gai batzu aipatuko dira, hala nola komunikabideak eta tokiko hizkuntzak : erronka teknikoak eta juridikoak edo Europako erakundeak (Europako Bulegoa, Europako Batzordea). Gainera, topaketetan parte hartzen dutenek Donostiako Koldo-Mitxelena kulturunean dagoen "Batekmila-Euskal Munduak" erakusketa bisitatzeko aukera ukanen dute. Aipatzekoa da tailerak publikoari idekiak direla. Xehetasunak : Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - EUSKAL HERRIAMémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a ANIMAZIOAK - IPUINAKIhauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a HITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |