« Itzuli albistegira

Euskara, belaunaldien arteko lokarri

2008-01-12

Euskal kultur erakundeak blog berezi bat apailatu du. Haien herria hobeki ezagutu nahian adineko pertsonengana joan diren Donibane Lohizuneko haur batzuren lana laburbiltzen du. Euskarazko lekukotasun baliosak entzungai daude bertan.

Euskara, belaunaldien arteko lokarri

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna urte guziz ospatzen da. Internet-i esker batez ere, munduko euskal komunitate guziak besta honen parte-hartzaileak bilakatu dira.

Euskal kultur erakundeak ere molde berezi baten bidez juntatzen da ospakizun honi bere "Xaharren urratsetik" programaren bloga sarean emanez: http://xaharren.urratsetik.eke.org.

Haurrek bildu lekukotasunak

2004an hasi "Xaharren urratsetik"-en helburua, trukaketa goxo baten bidez zahar-etxeetako pertsonen ongizatea bilatzea eta pertsona horiei esker memorio kolektiboa aberastea da. Ekimen honek Caisse d'Epargne banketxearen laguntza eskuratu du.

Iparraldeko herri ezberdinetako eskolek parte hartu dute programan. 2007ko urte hastapenean Donibane Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izan dira kazetari lanetan aitatxi eta amatxi batzuengana joanez. Gai zehatz batzu jorratu dituzte: 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara...

Euskara egon da beti belaunaldi horien arteko komunikazio hizkuntza.

"Xaharren urratsetik" blogak elkarretaratze horiek laburbiltzen ditu argazki eta testu zonbaitzuren bitartez. Adineko pertsonen lekukotasunak entzungai daude ere bai, gaika sailkatuak, podcast modura.

Xehetasunak

Subscribe to what's on in Basque culture

Your email:

You will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons.
More about subscriptions [+]

FESTIVAL - MUSIC

Euskal Herria Zuzenean

ANIMATION - MUSIC

July 4th 2009

CONCERT - KANTALDI

July 4th 2009

CONCERT - MUSIC

July 4th 2009

LECTURE - HERITAGE

July 4th 2009

CONCERT - SINGING

July 5th 2009

SHOW - TALE

July 5th 2009

ANIMATION - STAGE

37. Udako Ikastaroak

EXHIBITION - PAINTING

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXHIBITION - CONTENPORARY ART

EXHIBITION - CONTENPORARY ART

30. arte erakusketa

EXHIBITION - HISTORY

Sorginkeria

EXHIBITION - HERITAGE

EXHIBITION - HISTORY

Sorginkeria