Iparraldea Bertan! DonostianEuskal kultur erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena Kulturuneak Iparraldea Bertan! kulturaldiaren zazpigarren edizioa antolatzen du, apirilaren 3tik goiti. Ipar Euskal Herriko artistak ezagutarazteko aukera paregabea. Zuzenean ikusgai Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.
Aurten, bi kantaldi iraganen dira : lehena apirilaren 3an, Kattalin Indaburu eta Amaia Riouspeyrousekin, eta bigarrena apirilaren 17an, Kantiruki taldearekin. Apirilaren 10ean aldiz, Eneko Bidegain kazetariak Filipe Oihanburu koreografo eta abesbatza zuzendaria galdezkatuko du, ezin interesgarriagoa izan behar lukeen solasaldi batean. Aurten Iparraldea bertan ! kulturaldia, le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak eskainiko duen Tartean antzezlanarekin bukatuko da. Oroitaraz dezagun antolatuak diren ekitaldi guziak interneten bidez zuzenean segitzen ahalko direla helbide honetara joanez : http://www.gipuzkoakultura2.net/kmk-zuzenean.php Xehetasunak : |
Subscribe to our events newsletterEvery week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.Subscribe now! FESTIVAL - MUSICCONCERT(S) - MUSICMendiz-Mendi korua May 16th 2008 SHOW - MUSICKiski ta Kaska May 16th 2008 FESTIVAL - THEATREANIMATION - INAUGURATIONMixel Etxekopar May 17th 2008 SHOW - THEATREArgitxo eta Dir-Dir May 20th 2008 SHOW - THEATREAterpea May 21st 2008 LECTURE - BATEKMILA EXHIBITIONArabako euskal hotsak May 21st 2008 EXHIBITION - MULTIMEDIAEXHIBITION - PAINTINGEXHIBITION - VISUAL ARTSEXHIBITION - BASQUE COUNTRY
|