Aneta Bokaleko: Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart artisten bidaia..."Aneta Bokaleko", Koldo Amestoy kondalariaren eta Pantxix Bidart musikariaren ikusgarri berria da. Euskarazko ikusgarri horren estreinaldia apirilaren 18an iraganen da Heletan, "Itsasoa" gunean, gaueko 21:00etan.
Kantua eta musika ipuinarekin nahasiko dira Koldo Amestoy ipuinaren berpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian. 1983az geroz, ipuin kontatzen ibiltzen da. Artistak bere idazlan propioei beti eta leku gehiago uzten die, ikusgarri bakoitzari bere ezaugarria ematen diolarik : kontakizuna eramaten dakien kondalariarena entzunaraziz, gaurko jendetasuna taulagainean agertuz, ironia eta lotsagabekeriaz argituz. Arlo desberdinetako artistekin lan egitea gustatzen zaio. "Aneta Bokaleko" ikusgarriarentzat, Pantxix Bidartek euskarazko, gaskoinezko, inglesezezko eta frantsesezko olerkiak musikatu ditu, ondoko idazleen olerkietan oinarriturik : Kenneth White (Mendebaldeko ateak), Aurelia Arkotxa, Martin de Hoyarzabal, Johannes Etxeberri (balearrantzaleen otoitzak),... 2008ko ostailean, Angelun, ikusgarriaren frantsesezko bertsioa "Aneta du Boucau" estreinatu zuten, gaitzeko arrakasta bilduz. Itsasoa eta bidaiaren gaia Ikuskizun hau "Aneta Bokaleko" kondairaren inguruan moldatua da. Aturri ibaiari, itsasoarena erantsita, horra hemen itsasoaren gaiari loturik daukagun kontaketa bakarrenetariko bat. Ipuin harrigarri honen inguruan pizten dira eta agertzen hainbat kontakizun eta aipamen, ibaia, itsasoa, ugartea, eta bale ehizari loturikoak :
Ikusgarri berezi bat, arte alor desberdinak nahasten dituena. Ez huts egin ! Xehetasun gehiago: |
Subscribe to our events newsletterEvery week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.Subscribe now! FESTIVAL - MUSICCONCERT(S) - MUSICMendiz-Mendi korua May 16th 2008 SHOW - MUSICKiski ta Kaska May 16th 2008 FESTIVAL - THEATREANIMATION - INAUGURATIONMixel Etxekopar May 17th 2008 SHOW - THEATREArgitxo eta Dir-Dir May 20th 2008 SHOW - THEATREAterpea May 21st 2008 LECTURE - BATEKMILA EXHIBITIONArabako euskal hotsak May 21st 2008 EXHIBITION - MULTIMEDIAEXHIBITION - PAINTINGEXHIBITION - VISUAL ARTSEXHIBITION - BASQUE COUNTRY
|