Xabier Diharce "Iratzeder" Belokeko olerkaria gogoanXabier Diharce, "Iratzeder" ezizenez ezagunagoa zen lapurtar olerkari emankorra, pausatu da Belokeko frailetxean, 2008ko urriaren 13an. 88 urte zituen. Euskal kultur erakundeko Daniel Landart-ek bere lekukotasuna ematen du XX.mendeko iparraldeko olerkari handi honetaz.
Iratzeder bere bizi luzean ez da euskaraz izkiriatzetik gelditu. Biziaren olerkia liburu gotorrean eta Biziaren gudaldia liburuetan aurkitzen dira, besteak beste, Euskal Herria goresten duten idazki hunkigarriak. Hona Daniel Landart-ek, 2003ko urriaren 19an, "Iratzeder, olerkiz-olerki" emanaldiaren aurkezpenenean erraniko hitz batzu... Gauza barnakorrak, xinpleki erranak... "Hemezortzi urtetan, abertzale bilakatu nintzelarik, euskararen aldeko suak beroturik, hasi nintzen barra-barra euskarazko liburuak leitzen, eta dudarik gabe, ene gogokoenak izan zirela Iratzeder-en "Pindar eta Lano", "Zeru menditik", "Argiz-argi", besteak beste; eta zinez, jakituz, gozatu nituenak. Geroztik ere, noiz behinka, beti atsegin berarekin irakurtzen eta preziatzen ditut : hainbeste gauza barnakor eta funtsezko, hain goxoki, hain ederki, eta denbora berean, hain xinpleki erranak, den-denek konprenitzeko eta maitatzeko gisan..." "Nahi nuen bihotz osoz nere Jainkoa maitatu ; Nahi nuen indar oroz Herriarentzat bermatu. (...) Nahi nuen bien maitez osoki bizi, osoki; Bainan bien maitatzeko bihotz bakar bat izaki..." Bi kopla hauek ezin hobeki laburbiltzen dute Iratzeder handiaren tira-bira: Jainkoa eta Euskal Herria, kasik bere olerki guzietan aipatzen dituenak, aipatzen baino gehiago ere, erran nezake, goresten dituenak... Iratzeder baitugu Jainkozaleetan Jainkozaleena, abertzaleetan, abertzaleena! Jainkoari bere bizia eskainiz eta bizi osoan euskaraz idatziz! Agur eta ohore zuri, eta eskerronak zuri, Belokeko fraide dohatsua ! Jakin gehiago: Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe. FESTIBALA - DANTZAANIMAZIOA - ZINEMAAnder 2010eko otsailaren 9a KONTZERTUA - MUSIKAdatos.eu:utf8:ustring:records 2010eko otsailaren 10a HITZALDIA - GIZARTE-ZIENTZIAKBuhamien eragina Euskal Herriko ihauterietan 2010eko otsailaren 10a HITZALDIA - GIZARTE-ZIENTZIAKGaurko kultura, turismoa ote ? 2010eko otsailaren 11a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAJuglarea, Puta eta Eroa 2010eko otsailaren 11a IKUSKIZUNA - DANTZADorrea 2010eko otsailaren 12a ANIMAZIOA - MUSIKAKiki Bordatxo 2010eko otsailaren 12a ERAKUSKETA - ARTEAChristiane Giraud eta Jesús Echevarria ERAKUSKETA - IHAUTERIAKERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - MULTIMEDIAERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - ARTEAOndoko gertakari guziak |