« Itzuli albistegira

"Bataklon eta karamelo sorgina" haurrendako liburua

2008-12-20 | Partekatu: facebook | twitter

Ipar Euskal Herrian sortu da umeendako obra berritzaile hau, Sylvet Caro idazle hazpandarraren frantsesezko ipuinetan oinarrituz. Marko Armspach marrazkilari ezagunak egin du liburuaren ilustrazioa. Euskarazko moldaketa Kattalin Totorika itzultzailearena da. Alberdania etxeak plazaratzen du Euskal Herri osoan.

"Bataklon eta karamelo sorgina" haurrendako liburua

"Bataklon eta karamelo sorgina" albuma Iparraldean sortu eta Hegoaldean ekoiztuko den sail baten lehen alea da. Sei urtetik gorako haurrentzako izanen dira sail honetako ipuinak. Denak ere BataKlon ahari (marro) sinpatikoa izanen dutelarik pertsonaia nagusia. Album hauek Euskal Herriko elezahar eta kondairak berritu nahi dizkigute egungo hizkeran eta ikusmoldean, eta egungo arazoen berri emanez.

Alberdania argitaletxeak eramaten du egitasmoa. Lehen ale horrentzat Euskal kultur erakundeak Marko Armspach marrazkilariaren obra artistikoa lagundu du bereziki. Jatorrizko testua (frantsesezkoa) Sylvet Caro idazlearena da. Kattalin Totorika itzultzaileak euskaratu du.

Nor da BataKlon?

BataKlon borondate oneko aharikoa da, baina ez hain esanekoa. Bihozdun, bizkor eta jeinutsua da, bai eta txoriburua eta pixka bat sineskorra ere. Hain da atsegina non haur guztiek izugarri maite baitute.

Non bizi da BataKlon?

Han goian, Ursuiako Mendian, Euskal Herriaren bihotzean, Kuxku Jainkotegia antzina-antzinatik kokatua da. Baina Kuxku Jainkotegi hura ez du inork inoiz ikusi, ikusezina baita. Han bizi dira Aztitza Maisu azti gaztea eta BataKlon, honen aprendiza, Latxa arrazako aharikoa.

BataKlon eta Karamelo sorgina: ixtorioaren trama

Euskal Herriaren bihotzean, haranen artean eta ur xirripa artean, Herri Behereko biztanleak pozik bizi dira, bake-bakean. Baina, gaur, ez da bakerik gehiago, amorruz astintzen dituzte bertakoek pankartak eta banderatxoak. Biztanle guztiek errepikatzen dute batera: "Aski da! Hortz txantxartuez aski dugu". - Zer da iskanbila hau? - galdetzen du BataKlonek. Herri Beherera bakea berriz ekarriko duela erabakia harturik, detektibez mozorrotzen da. Harrigarria izango da ikasiko duena...

Xehetasunak:

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

FESTIBALAK - EUSKARA

Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroa

KONTZERTUAK - KORU KANTUA

Arin korua - Oldarra 2012ko maiatzaren 17a

IKUSKIZUNAK - IPUINAK

Koldo Amestoy ''In Vino Fabula'' 2012ko maiatzaren 17a

BERTSO SAIOAK - BERTSULARITZA

Bertsu Afaria 2012ko maiatzaren 18a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Quatuor Sendrez - Anne-Charlotte Lacroix - Marie-Hélène Estecahandy - Bioletta Marcassine 2012ko maiatzaren 18a

HITZALDIAK - DANTZA

Jon Iruretagoiena ''Histoire de danse, de Mascarades, et de Maîtres à danser'' 2012ko maiatzaren 18a

IKUSKIZUNAK - ANTZERKIA

Zirko eta antzerki gaualdia 2012ko maiatzaren 18a

EKITALDIAK - ZINEMA

Xora filma

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - ARTEA

Jesus Echevarria - Christiane Giraud

ERAKUSKETAK - ARTEA

Koldobika Jauregi eta Alain Sistiaga

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Xabier Celestino

ERAKUSKETAK - ARTEA

Zezena Artean

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Hatza 2012

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak