Historia kondatzen duten 40 tokiak"Historia kondatzen duten 40 tokiak / Les 40 lieux qui font l'Histoire" liburu berriaren argitaratze kari, Euskal kultur erakundeak eta Kanboko, Hazparneko eta Amikuzeko mediatekek, idazleekilako aurkezpenak antolatzen dituzte abendu honetan.
Hazparneko, Kanboko eta Amikuzeko mediatekek, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin "Euskal Herria : Historia kondatzen duten 40 tokiak / Les 40 lieux qui font l'histoire" liburu berriaren aurkezpenak antolatzen dituzte abendu honetan, Peio Etcheverry eta Peio Etcheverry-Ainchart idazleen parte-hartzearekin. Bi hizkuntzatan idatzia den liburu honen aurkezpenak euskaraz eginen dira, bat-bateko itzulpenarekin. Euskal Herriko historia aberatsa da. Paleolitikoko ehiztari-fruitu biltzaileen arotik, XXI. mendeko puntako ingenialarien garaia arte, lurralde honek bilakaera anitz izan ditu, nahiz politikoak, kulturalak, ekonomikoak edo sozialak. Bilakaera hauek espazioa markatu dute : edonon aurki daitezke aztarnak ingurumena ikuskatzera hurbiltzen bada eta diona entzuten ikasten bada bederen. Harpeako aterbe protohistorikoa, Loarreko ertaroko gaztelua, Donibane-Lohizuneko oholtza barokoa edota Bilboko Guggenheim erakustokia... Euskal Herriko historiaren 40 leku adierazgarrienak hautatu dituzte. Bakoitzari argazki eder bat doakio (**Bertrand Lapègue**), idazki labur bat eta aipaturiko garaia ulertzeko lagungarriak diren ohar edo dokumentu osagarri batzu. Lurraldea mintzatzera utz iragana ulertzeko gisan. Denboran eta espazioan zehar egin bidaia bat... Hitzorduak :
Xehetasunak : Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - IHAUTERIAKThierry Truffaut 2012ko otsailaren 4a KONTZERTUAK - MUSIKAGaizka Sarasola - Xabier Erkizia - Jean-Christian Galtxetaburu 2012ko otsailaren 4a KONTZERTUAK - KANTALDIAIkastolako haurrak - Pascale eta Jean-Louis Aranburu Bidabe - Larraineko Monzon pastorala 2012ko otsailaren 4a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSantibate 2012ko otsailaren 4a HITZALDIAK - ONDAREAEuskal Herriko ikusentzunezko eta soinu ondasunen gaurko egoera 2012ko otsailaren 4a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKHartzaren Eguna 2012ko otsailaren 4a HITZALDIAK - LITERATURAEuskal literatura globalizazioaren garaian 2012ko otsailaren 4a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |