« Itzuli albistegira

Azken agurra Mixu Mixelena artistari

2009-01-03 | Partekatu: facebook | twitter

Mixu joan den urtarrilaren 2an hil zen, bihotzak jota. Musikari urruñarra belaunaldi baten erreferentzia izan da Sustraia rock taldearen kantari karismatikoa izanik 17 urtez.

Azken agurra Mixu Mixelena artistari

Mixu Mixelena joan den ostiral gauean, Aviron Bayonnais eta Castres-en arteko errugbi norgehiagoka hasi aitzin, Baionako taldearen ereserkia kantatu zuen eta handik guttira hil zen, bihotzak jota.

Musikari urruñarra belaunaldi baten erreferentzia izan da Sustraia rock taldearen kantari karismatikoa izanik 17 urtez.

Berriki MMX taldean parte hartu zuen. Bakarlari gisa diska bat plazaratu zuen ere 2008an.

Hona 2009ko urtarrilaren 9an, Mixuren ehorzketetan emanak izan diren bertsuak :

Mixuri, (Habanera airean)

Baionako zelaiatik

zabaldu zaugu berria

azken kantua emanik

ixildu zela xoria.

Aspaldian zen hasia

alaitzen gure herria

ta denetan ezaguna

agertzen zuen irria.

--------------------

Urruñako fanfarean

emanik lehen pausua

Herburuko txarangari

eman izan zion sua

Izan, Sustrai taldeetan

bilakatu zen maisua

hain arina bai zuen

taula gainean pisua.

--------------------

Musikariek miresten

genuen zure kantua

oholtzetako magia

zenuen barneratua

atabala izan duzu

zure tresna maitatua

umorea eta ahotsa

barne barnetik sortua.

--------------------

Urtea hasi orduko

mindu da gure bihotza

ezin gehiago ikusi

zure salto eta dantza.

Ez zara ez ixilduko

hori da gure esperantza

Mixu gu izanen gera

zure kantu testigantza.

----------------------

Xehetasunak:

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - EUSKAL HERRIA

Mémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a

ANIMAZIOAK - IPUINAK

Ihauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak