« Itzuli albistegira

Euskal Herria Zuzenean festibala Heletan

2009-06-27 | Partekatu: facebook | twitter

Joan den urtean Zuberoari agur erran ondoren, 14. edizioarentzat, Euskal Herria Zuzenean festibala Baxenabarrera itzultzen da. Uztailaren 3, 4 eta 5ean, musikazaleek egitarau aberats batez gozatzeko parada ukanen dute. Euskal taldeak ere ez dira faltako...

Euskal Herria Zuzenean festibala Heletan

Manu Chao estreinaldirako

Bost urtez Zuberoan egon ondoan, Euskal Herria Zuzenean Baxe-Nafarroara itzultzen da, hiru egunetako besta giroan murgiltzeko.

Aurten, Heleta herrian ikusten ahalko diren taldeen artean :

  • Manu Chao
  • Emir Kusturica & The No Smoking Orchestra
  • Seun Kuti
  • The Bellrays

EHZ 2009 festibalaren bideo-klipa (www.kanaldude.org)

Euskal musika ere bai

Urte guziz bezala, Euskal Herriko talde andana bat ikusteko parada izanen da ere. Hona hemen Heletan arituko diren horietarik batzu :

Willis Drummond (Argazkia: Xabi Berruet)

Willis Drummond :Azken urteetako ipar Euskal Herriko rock talde nagusienetarik bat. Aurten berean, "Bide Huts" disketxearekin atera "Willis Drummond" bigarren diskoaren aurkezpena eginen dute Festibalean.

Zura : "Kiribil" deitu Zura-ren bigarren diskoa euskaraz egindako bossanova diskoa da: iturri desberdinetatik edaten duen bossanova berritzailea. Bertan, rocka eta funkaren tradizioa brazildar samba eta bossarekin nahasten dira, mistura ederrean.

Zura (Argazkia: Xabi Berruet)

Borrokan : Nahiz eta joan den urtean programatuak izan, arazo pertsonalen gatik ezin izan zuten Xiberuan jo... Aurten ere EHZko programazio taldeak gomitatu ditu.

Moskorri : Duela 2 urte Nafarrokoako Lizeoan sortua, Moskorri taldea Baxe Nafarro eta Lapurdiko 6 musikari gaztez osatua da. Estilo desberdinetako taldeen kantuak jotzen dituzte (Noir Désir, Kortatu...)bai eta sorkuntza pertsonal batzu ere.

Hurmurao : Metal eta rock doinuak jorratzen dituen Suhuskuneko musika talde honek jada hiru urte daramatza ipar Euskal Herrian gaindi jotzen

Deabruak Teilatuetan :Etenaldi luze baten ostean, Tolosako taldeak berriz elkartzea erabaki zuen 2008an, baina ez hori bakarrik : "1973" deitu disko berria aurkeztuko digute.

Mikel Hats : Mikel Hats oraino gazteak izan arren esperientzi handiko neska mutilak ditugu eta doinu ezagunek festibala dantzan bukatzen lagunduko gaituzte.

Festibalaren bizia

Kontzertuetaz bestalde, publiko guzietako animazio andana bat antolatuak dira (antzerkia, dantza, bideoa, ikastaldiak, merkatua...), hala nola Fermin Muguruzak Palestinan egin "Checkpoint Rock" filma musikala aurkeztuko du.

Xehetasunak :

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - EUSKAL HERRIA

Mémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a

ANIMAZIOAK - IPUINAK

Ihauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak