Jean Errecart-en bizia "Ze bolada !" ikusgarrianPier-Pol Berzaitz-en zuzendaritzapean, Beritza konpainiak "Ze bolada!" ikusgarria estreinatuko du azaroaren 7 eta 8an. Ikusgarria, 1925-1970 urteetan Iparraldeko laborantzaren berritzearen "aita" izan den Jean Errecart-en bizian oinarritzen da.
Jean Errecart pertsonaiaJean Errecart (Oragarre 1909an - Parise 1971), Amizkuzeko politikaria zen (auzapeza, kontseilari orokorra, deputatua eta senatorea). Bere garaiko gizon garrantzitsua izan zen ipar Euskal Herriko laborantza berritzen lagundu baitzuen, urte eroetatik 1970 hamarkada arte. Bere bizi guzian, laborarien formakuntzen eta etxaldeen mekanisazioaren alde borrokatu zen, bai eta etxetiarren eskubideen alde ere. Bera izan da ere Lur Berri kooperatibaren sortzailea, bai eta Jean Errecart izena daraman Donapaleuko formakuntza erakundearena ere. Preseski, Jean Errecart erakundea izan da Beritza konpainiari bere sortzailearen biziaren inguruko sorkuntza bat egitea galdetu diona. Arte mota ezberdinak nahasten dituen omenaldi-ikusgarriaPier-Pol Berzaitz antzerki idazleak eta kantariak zuzendu "Ze bolada! Jean Errecarten so begiz" ikusgarriak erakusten du Jean Errecart nola bizi izan zen 1925etik 1968a arte iraun duen bere bizi publikoko 40. hamarkadan. Horretarako, Beritza konpainia Elena Phagaburuk idatzi biografian oinarritu da (Ikusgarriaren estreinaldiaren karietara argitaratu eta hedatua izanen dena). Bi oren baino gehixeago irauten duen ikusgarri honentzat, Pier-Pol Berzaitz-ek hogeita hamar bat artista eta aktore bildu ditu, horien artean :
"Ze Bolada!" azaroaren 7 eta 8an estreinatuko da Donapaleun. Ondotik Izpuran, Hazparnen, Bilbon eta Baionan ikusgai izanen da urte bukaera aitzin. Xehetasunak :Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - IHAUTERIAKThierry Truffaut 2012ko otsailaren 4a KONTZERTUAK - MUSIKAGaizka Sarasola - Xabier Erkizia - Jean-Christian Galtxetaburu 2012ko otsailaren 4a KONTZERTUAK - KANTALDIAIkastolako haurrak - Pascale eta Jean-Louis Aranburu Bidabe - Larraineko Monzon pastorala 2012ko otsailaren 4a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSantibate 2012ko otsailaren 4a HITZALDIAK - ONDAREAEuskal Herriko ikusentzunezko eta soinu ondasunen gaurko egoera 2012ko otsailaren 4a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKHartzaren Eguna 2012ko otsailaren 4a HITZALDIAK - LITERATURAEuskal literatura globalizazioaren garaian 2012ko otsailaren 4a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |