Amikuzeko herri memoriaren lekukoEuskal kultur erakundeak eraman "eleketa" ahozko memoriaren bilketa kari, Amikuzen bildu lekukotasunen erakusketa interaktibo bat proposatua da Donapaleuko mediatekan 2010eko urtarrilaren 16a arte. Laster sarean egonen da ere.
Ahozko ondarearen bilketa IparraldeanEuskal kultur erakundeak bultzatzen eta kudeatzen duen "eleketa" programa ahozko ondarean oinarritzen da (bizipenen eta jakitateen kontaketak, kantuak eta elezaharrak...): honen biltzea, artxibatzea eta hedatzea du helburua. Lekukotasunak euskaraz bilduak dira. Nafarroako erakundeek proposaturik (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskokultur fundazio pribatua) eta Baxe Nabarreko PCD-aren, Kontseilu Orokorraren, Akitania Eskualdeko Kontseiluaren diru laguntzarekin, ahozko memoriaren bilketa 2007an abiatu zen Baxe Nabarren, Iparralde guziari hedatzeko asmoarekin. Ildo horri jarraikiz, 2007an, 2008an eta 2009an, orotara, hirurogeita sei lekukotasun grabatuak izan dira. eleketa programari buruzko erreportaia www.eitb.com atarian "Amikuztarrak mintzo" erakusketaLekukotasun bilketa handi hori Amikuzetik hasi zen, 2007an. Bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira (ikus zerrenda www.eleketa.com orrian). Lekukoen hautaketa egina izan da Zabalik elkartearen (Manex gogoan) laguntza estimagarriari esker. Lekukoek Amikuzeko gai berezi batzu aipatzen dituzte (etxetiargoa, feriak eta merkatuak, zaldi lasterketak, zuraren lana, formakuntza eta laborantzako garapena) beste gai orokorren artean (elizaren urratsak, jakinduriak, ofizioak). Lekukotasun horien hautaketa bat entzungai izanen da Donapaleuko mediatekan, erakusketa interaktibo baten bidez, 2009ko azaroaren 18tik 2010eko urtarrilaren 16ra.. Erakusketa hortan lekukotasun guzien zati batzu ikusten eta entzuten ahalko dira, borna batzuen bidez, kasken laguntzarekin. Argazki xahar zonbait ere erakutsiak dira. "eleketa" laster sarean"Amikuztarrak mintzo" erakusketaren bideo guziak 2009 urte hondarreko sarean izanen dira ere eskuragarri www.eke.org atarian. Lekukoen biografiez, argazkiez eta bideoen laburpenez osatuak gainera. Bilaketa bideak errextuak izanen dira ere bai (gaikako bilaketa, lekukoaren, herriaren edo gako-hitzaren araberakoa...). XehetasunakKultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |