"Gau eraginak" antzerkiaGetariako Le Théâtre du rivage antzerki konpainiak euskarazko ikuskizunak eskaintzen ditu 2009ko udazken honetan Hego Lapurdiko hainbat herritan. Horien artean Philippe Madral frantses idazlearen antzezlan baten euskarazko bertsioa.
"Gau eraginak" antzezlan euskaratuaPhilippe Madral (1971. urtean humore beltzaren sari nagusia lortu duen idazlea, zinemarako eta telebistarako gidoilaria) idazlearen "Effets de nuit" antzerkiaren euskarazko bertsioaren ikustera gonbidatzen gaitu Le Théâtre du Rivage konpainiak. Jatorrizko testua Dorleta Urretabizkaiak eta Xabi San Sebastianek itzuli dute. ![]() "Gau eraginak" (Argazkia: Théâtre du Rivage) Pascale Daniel - Lacombe zuzendaritzapean, Xabi San Sebastian bera eta Maria Alonso Del Val aritzen dira antzezle lanetan. "Gau eraginak" edo bikote baten gorabeherakGauero, gauerdi eta zazpi minututan, Laurent eta Lorrainek elkar maite dute, edo elkarri min egiten diote. Jeloskortasuna, desioa, hilketaren tentazioa, nortasuna galtzea, zahartzea: abiadura lastertuan, usaiako bikoteek bizi osoan zeharkatzen dituzten etapak minutu batean bizi dituzte. Bost eszena ero eta absurdo, tragiko eta komiko, pertsonaiak janzteko eta eranzteko, bai irudiz, bai egiazki. Ondoko emanaldiak :
Euskal kultur erakundea "Gau eraginak" sorkuntzaren ekoizlea da Le Théâtre du Rivage konpainiarekin batera eta Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoko herrietan egiten den hedapenaren partaidea da. XehetasunakKultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |