Iparraldeko idazleak eta artistak DurangonAurten ere, ipar Euskal Herriko disketxeen eta argitaletxeen ekoizpenak ongi ordezkatuak izanen dira Durangoko Azokan. 2009ko abenduaren 4tik 8ra iraganen den liburu eta disko azoka hau, urtero iragaiten den euskal kulturaren hitzordu nagusia da.
Euskal kulturaren ezinbesteko hitzorduaAbenduaren 4tik 8ra Durangoko Disko eta Liburu Azokaren 44. edizioa ospatuko da eta aurtengo gomita Katalunia izanen da. Ezbairik gabe, Durangoko Azoka euskal kulturaren hitzordu garrantzitsuenetarik bat da, 4000 metro karratuko eremuarekin, 30.000 disko eta liburu erreferentziekin (gehien-gehienak euskaraz), kontzertuak eta erakusketak, hori dena besta giro batean. Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza![]() Euskal kultur erakundeak plaketa bat argitaratu du Azokan izanen diren Iparraldeko argitaratzaileen aurkezteko. Orain duela hiru urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Azokan. Elkarlan horren karietara, besteak beste Gerediaga-k eremu berezia antolatua die, toki berean izan daitezen. Bestalde, Euskal kultur erakundeak gertakari honen inguruko komunikazio lan handia eginen du Azokan izanen diren ipar Euskal Herriko eragileen eta ekoizpenen aurkezpen plaketaren 4000 ale baino gehiago banatuz. Bestalde, publizitate kanpaina bat egina izanen da Euskal Herriko prentsa idatzian. Iparraldeko sei argitaratzaile ordezkatuak![]() Amaia Riouspeyrousen lehen diskoa Durangon aurkeztua Agorila ZTK elkartea Maiatz elkartea Amaia Hennebutte-Millardek bere haur liburu trilogia aurkeztuko du Durangon. Ikas pedagogia zentroa Gatuzain argitaletxea Euskaltzaleen Biltzarra Durangoko Azokan izanen diren Iparraldeko argitaratzailei buruzko xehetasun gehiagorentzat ikus aurkezpen plaketa (PDF - 1,5 Mo). Aurkezpenak eta kontzertuakBestalde, liburu batzuen aurkezpen publikoak egin ohi dira Azoka denboran eta iparraldeko idazlea eta artistak ere ez dira faltako. ![]() Peio Jorajuriak "Uzkinazo luma" aurkeztuko du Bertan izanen direnak : Maialen Garat eta Xan Aire ( "Seaska : 40 urte euskararen alde" - Elkar), Amaia Hennebutte-Maillard ("Hiru otso" - Ikas zerbitzu pedagogikoa), Mixel Thikoipe ("Jin Bezala" - Maiatz), Mailuix Legorburu ("Ahizpa zoin zira" - Maiatz), Peio Jorajuria ("Uzkinazo luma" - Maiatz), Xabaltx ("Xabaltx" - Maiatz), Pablo Sastre ("Albaren irudiak" - Maiatz), Euskaltzaleen Biltzarra ("Iraupenean etorkizuna" - Euskaltzaleen Biltzarra - Egan), Sandrine Mounier ("Erraldoi xuria" - Gatuzain), Marie-Hélène Martens ("Abereen oihuak eta zurrumurruak" - Gatuzain), Marikita Tambourin ("Iraun" - Maiatz) eta Eñaut Etxamendi ("Idazlanak 1 eta 2" - Maiatz). Pil Pil taldea Bestalde, Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, kontzertuak antolatuak dira abenduaren 8an honako artistekin : Jean-Mixel Bedaxagar ("Auñamendi" disko berriaren aurkezpena), Pil Pil taldea (Bordagarai familiaren diskoaren aurkezpena), Amaia Riouspeyrous ("Har ezazu" estreineko diskoa) eta Xabaltx ("Cymeus" disko berria). Aurkezpenen eta kontzertuen egunak eta ordutegiak ezagutzeko, ikus aurkezpen plaketa (PDF - 1,5 Mo). XehetasunakKultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |