« Itzuli albistegira

Zortzi bertsulari, txapel bakarra

2009-12-06 | Partekatu: facebook | twitter

2009ko abenduaren 13an, zazpi izanen dira, Andoni Egaña txapeldunari txapela kentzen saiatuko diren bertsulariak. Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala Barakaldoko BEC aretoan iraganen da 13.000 jenderen aitzinean.

Zortzi bertsulari, txapel bakarra

Andoni Egañak Txapela berriz jantziko ote du?

48 urtetan, Andoni Egaña bertsolari aparta da eta 1993az geroz bertsolaritzaren maisu ukaezina (4 aldiz txapeldun 1993, 1997, 2001 eta 2005ean).

Aitor Sarriegik lehen aldiz parte hartuko du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean

Hala ere, orain duela lau urte jantzi txapela gal dezake abenduaren 13an, Barakaldon. Alabaina, finalerako sailkatu diren beste zazpi bertsolariei buru egin beharko die, atxiki nahi baldin badu. Finalistak kasik 2005eko berak dira salbu Igor Elortza ez dela sailkatu eta Aitor Sarriegik ordezkatuko duela, lehen aldikotz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean parte hartuz.

Hauek dira finalean arituko diren bertsolariak :

  • Andoni Egaña (48 urte), txapelduna 1993az geroz
  • Maialen Lujanbio (33 urte), finaleko emazte bakarra, 2003an Gipuzkoako txapelduna eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusian bi aldiz finalista izana
  • Amets Arzallus (25 urte), Iparraldeko txapelduna 2008an, bigarren aldiz parte hartuko du Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalean
  • Unai Iturriaga (35 urte), bi aldiz Bizkaiko txapelduna eta lau aldiz iritsi da Txapelketa Nagusiko finalera
  • Jon Maia (36 urte), hiru aldiz Txapelketa Nagusiko finalista ;
  • Aitor Mendiluze (34 urte), bi aldiz Txapelketa Nagusiko finalista eta bi aldiz Gipuzkoako Txapelduna
  • Sustrai Colina (26 urte), bi aldiz Txapelketa Nagusiko finalista
  • Aitor Sarriegi (32 urte) lehen aldikotz Txapelketa Nagusiko finalera iristen dena.

Ipar Euskal Herria ongi ordezkatua izanen da beraz, Amets Arzallus eta Sustrai Colina Lapurtarrei esker.

"Batekmila-Euskal munduak" erakusketatik hartu Bertsolaritza bideo-klipa. Lehen irudiak 2005eko finalekoak dira.

Barakaldoko BEC aretoa betea

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) aretoa mukurru betea izanen da abenduaren 13an. Sartze guziak salduak izan dira.

Txapelketaren antolatzaileek eta Euskal kultur erakundeak irabazteko 6 txartel eskaintzen dituzte www.eke.org web atarian.

Finala bi zatitan banatuko da : goizeko saioa 11:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:30etan. Bi saioetan, bertsolariek ariketa desberdinak egin baharko dituzte.

2009ko Txapeldunaren izena 20:00ak aldean jakinen da.

Xehetasunak :

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - EUSKAL HERRIA

Mémoires souletines, villages de la vallée 2012ko otsailaren 7a

ANIMAZIOAK - IPUINAK

Ihauteriko ipuinak 2012ko otsailaren 8a

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak