Tasio, ikazkin baten ixtorioaHainbat animazio antolatuak dira Olentzerok Baionan eginen duen bisitaren inguruan. Hala nola, Nafartar ikazkin baten bizia kontatzen duen Montxo Armendáriz-en "Tasio" filma euskaraz ikusten ahalko da abenduaren 15ean, 20:30etan Atalante zinegelan.
Olentzero etorri aitzinHiruki elkartea, Euskal kultur erakundea, Baionako Herriko Etxea eta Atalante zinegela elkartu dira 1984ko Montxo Armendáriz-en filmaren euskarazko bertsio eskaintzeko (ordu bat eta hogeita hamasei minutu - azpi-titulurik gabe). Pelikula horrek Tasio Ochoa Biloriako (Nafarroako Lizarra ondoko herri bat) ikazkinaren bizian oinarriturik, galtzen ari den ikazkinen mundua deskribatzen du, pelikula euskal zinearen obra oroitgarri bat bilakatuz. Koldo Aznares, ikazkingintzaren lekukoa 2008an Biloriako Koldo Aznaresek, Baionan eraiki zuen bere txondorra, urte hondarreko animazioen karietarat Olentzeroren eginkizunaren biziarazteko bereziki Baionako lehen mailetako 900 haurren aintzinean. Eta gainera parte hartu zuen Tasio pelikulan bere gisara. Gaualdian parte hartuko du bere oroitzapenen eta lanaren berri emaiteko. Lauburu elkarteko Claude Labat ere hor izanen da. Honek, ikerketa eta mintzaldia anitz eginak ditu bertze ikazkin ospetsu bati buruz : Olentzero. ![]() Koldo Aznares eta Olentzero Emanaldi honek Baionako Olentzeroren etortzearen halako aitzin-gustu bat emanen du. Alabaina, ikazkin ospetsua abenduaren 19an Baionara etorriko da eta karriketan ibiliko da. Bestalde, abenduaren 20an "Olentzero, itzulera" ikusgarria estreinaldia izanen da. "Tasio" filmaren laburpena![]() "Tasio" filmaren afitxa Tasio, Urbasa aldeko herri batean sortua da. Ttikitatik lan egiten du, ikazkin bilakatzen da eta bere emaztearen ezagutza egiten du. Bizitzeko, Tasio mendian sasi ihizian aritzen da. Bere inguruek lan finko bat atxematea aholkatzen diote baina nahiago du aske egon. Ikatza egiten eta ihizian jarraitzea erabakitzen du. XehetasunakKultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |