Larraineko gazteen maskaradaAurten, Larraineko gazteek antolatzen dute urtarrilaren 17tik apirilaren 25a arte Zuberoko herrietan barna ibiliko den maskarada. Usaian bezala, lehen emanaldia eta azkena beren sorterrian emanen dute eta Zuberoako beste 12 herritan ibiliko dira.
Oroitarazi behar da Larraineko biztanleek antolatu azken maskarada 1997koa zela. 2010ean, gertakari honen antolaketan parte hartzen duten aktoreen, dantzarien eta musikarien adinaren bataz bestekoa hogei bat urtekoa da. Aipatzekoa da ere, neska frango agertzen direla eta ez bakarrik dantzarietan : 2008an bezala "xorrotx"-ak neska-mutiko batzuk eginen dituzte. Beren sorterritik abiaturik, larraindar gazteak Zuberoko 12 herritan arituko dira negu eta udaberri hauetan :
Herri guzietan, "barrikadak" izanen dira 10:00etatik goiti. Ikusgarri nagusia aldiz, arratsaldeko 4ak aldean hasiko da. Ihauteri garaiko bertze ohidurek bezala, dantza eta antzerkia nahasten dituzten Zuberoko maskaradek, neguaren bukaera adierazten duten lehengo jarduera eta sinesmen anitz biltzen dituzte. Adibidez, ikusgarrian agertzen diren "Pitxu"-ren heriotza eta berpiztea, sinbolika horren froga dira. Xehetasunak
Goiko argazkiaren iturria: Xiberoko Botza (Leienda: Maskaradaren aurtengo Xorrotxak: Ximun Akozeberri eta Nadine Elgoien) Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |