Xabier Amuriza Biarritzeko MediatekanXabier Amuriza bertsulari eta idazle bizkaitar ospetsuak bere euskarazko eleberri berria aurkeztuko du urtarrilaren 23an, larunbatarekin, arratsaldeko 16:00etan Biarritzeko mediatekan. 1960-1970 urteetako Frankismo garaiko lekukotasun pertsonal bat...
Xabier Amuriza (1941, Echano) batez ere bertsulari bezala ezagutua da. Bi aldiz Euskal Herriko txapelduna izan da 1980 eta 1982an, besteak beste "Aita izena" gaiaren inguruko bertsu ospetsuak kantatu zituelarik karia hortara. Bertsu horien transkripzioa irakur eta zati bat entzun daiteke www.bertsulari.com webgunean. Baina Xabier Amuriza idazlea da ere. "Olatu bat kuartelen gainetik" bere hirugarren eleberria argitaratu berri du. Lan berri honetan, idazleak bere sentimentuen berri ematen digu 1960-1970 hamarkadako frankismo garai bortitzaz. Alabaina, garai hori ongi ezagutu du, orduan, beste apaiz batzuekin preso sartu baitzuten erregimaren kontra agertzeagatik (ikus argia.com gunean agertu diaporama) ; horrela, sei urtez bereziki elizgizonen zigortzeko eraiki Zamora-ko monastegi-presondegi batean egon zen. Bertsularia, idazlea, hizlari sutsua eta zinez interesgarria, Xabier Amurizaren hitzak erakaspenez beteak dira. Euskarazko mintzaldiaren ondotik (itzulpenik gabe), bertan erosten ahalko den liburua izenpetuko du. Mintzaldi hori Biarritzeko Herriko Etxeak antolatzen du Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. XehetasunakSarrerako argazkia : Xabier Amuriza Durangoko Plateruena Kafe Antzokian 2008ko ekainaren 14an Gu ta gutarrak taldearen azken kontzertuaren karietara. Argazkilaria : Asier Arroita. License : CC - by-nc-nd) Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |